209. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Udal Plan Orokorra. Akats teknikoaren zuzenketa

2013ko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 9an, argitara eman zen Untzitibarko Udal Plan Orokorra.

Sistema eguneratu ostean, Untzitibarko Udal Plan Orokorraren argitalpenaren bigarren artxiboan sartzeko esteka desgaitu zen. Hala, honen bidez, atzemandako akats teknikoa zuzentzen da.

Horiek horrela, plan orokorra berriro argitaratzen da, osorik, bai eta hura osatzen duten hirigintzako arauak eta bestelako derrigorrezko agiriak ere.

Argitalpen honen bidez kontu tekniko bat baino ez denez zuzentzen, ez da aldatuko plana indarrean sartu zen eguna; hortaz, jatorrizko argitalpenaren data mantenduko da, hau da, 2013ko irailaren 9a.

Iruñean, 2026ko irailaren 29an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua (PDFa).

Udal Plan Orokorra (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2612819