2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Ekonomia-jardueren gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea
Tuterako Udaleko Ekonomiako eta Ogasuneko zinegotziak aditzera ematen du Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko urriaren 2an egin bilkuran, onetsi zuela likidatzea ekonomia-jardueren gaineko zergaren 2026ko kuotak, baita haiek borondatez ordaintzeko epea zehaztea ere. Hona hemen: 2026ko urriaren 5etik azaroaren 6ra bitarte, biak barne.
Ordainketak Udal Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, udaletxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean azaltzen diren banketxeetako batean.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2026ko urriaren 6an.–Ekonomia Sustapenerako Alorreko zinegotzia, María Reyes Carmona Blasco.
Iragarkiaren kodea: L2613037