2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera-lizentziaren eskaera. "Cossio" tabernako sukaldea, kea ateratzeko karbonozko kanpaia duena ke-aterabiderik gabe
Aditzera ematen da jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (arautzen ditu Ingurumenean Eragina duten Jarduerak) eta haren Erregelamendua (onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).
Espediente zenbakia: 20/2026/AACC.
Sustatzailea: Ribercasa Servicios Inmobiliarios SL.
Jarduera: "Cossio" tabernako sukaldea, kea ateratzeko karbonozko kanpaia duena ke-aterabiderik gabe.
Tokia: Invierno pasealekua 7, behea (2. poligonoa, 37. lurzatia, 1. azpieremua, 1. unitatea).
Tuteran, 2026ko urriaren 1ean.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2612934