2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketak, Udalaren Ur Batzordearen tasak arautzen dituzten ordenantzetan. Hasierako onespena
Udalak, 2026ko irailaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aldaketak ondotik aipatzen diren ordenantzetan, zeinek indarra hartuko baitute 2027ko urtarrilaren 1ean:
Ordenantza fiskala, arautzen dituena ordainarazi beharreko tasak, Tuterako Udalaren Ur Batzordeak egindako hainbat zerbitzurengatik.
Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena ur hornidurarako, estolderia eta saneamendurako, arazketarako eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueretarako.
Aldaketak jendaurrean egonen dira 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Indarrean dauden xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai egonen da Ekonomia Sustapenerako Alorreko Ogasun, Katastro, Ondare eta Erosketen Administrazio Unitatean. Aipatu epe hori iragandakoan, inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik, behin betiko onetsitzat joko dira aldaketa horiek.
Tuteran, 2026ko urriaren 1ean.–Ogasuneko zinegotzia, Reyes Carmona Blasco.
Iragarkiaren kodea: L2612929