2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketak, Laborantzarako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Udalak, 2026ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aipatu ordenantzaren aldaketa, zeina indarrean jarriko baita 2027ko urtarrilaren 1ean.
Aldaketak jendaurrean egonen dira 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Indarrean dauden xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai egonen da Ekonomia Sustapenerako Alorreko Ogasun, Katastro, Ondare eta Erosketen Administrazio Unitatean. Aipatu epe hori iragandakoan, inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik, behin betiko onetsitzat joko dira aldaketa horiek.
Tuteran, 2026ko urriaren 1ean.–Ogasuneko zinegotzia, Reyes Carmona Blasco.
Iragarkiaren kodea: L2612928