2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SORLADA
Balorazio txostenaren berrikuspena. Jendaurrean jartzea
Sorladako Udalak, 2026ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Sorladako udal-mugarteko balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua.
Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak edo alegazioak aurkez ditzaten.
Sorladan, 2026ko urriaren 5ean.–Alkatea, Joaquín Lana Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L2613031