209. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Ordenantza fiskala, arautzen duena trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2026ko irailaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza fiskal bat, arautzen duena trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe horretan edozeinek aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (http://pueyo.sedelectronica.es).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Puiun, 2026ko irailaren 28an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2612768