2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
Ordenantza, arautzen duena kirolgunearen erabilera Sanz Larunbe kaleko 2an dagoen eraikinaren erdisotoan. Hasierako onespena
Puiuko Udalak, 2026ko irailaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen honako ordenantza hau hasiera batez onestea: Ordenantza, arautzen duena kirolgunearen erabilera Sanz Larunbe kaleko 2an dagoen eraikinaren erdisotoan.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Epe horretan edozeinek aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (https://pueyo.sedelectronica.es/info.0).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Puiun, 2026ko irailaren 28an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L2612767