209. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udalaren Gizarte Berrikuntzaren Sariak emateko 2026ko deialdia. Laburpena

DDBN kodea: 933147.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/933147).

Iruñeko Udalak Gizarte Berrikuntzaren Sarien I. ediziorako deia egin du. Iruñeko udal-mugartean jarduten duten honako talde hauei zuzendua da deialdia: legearekin bat eratuta eta dagozkien erregistroetan inskribatuta dauden irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta elkarteei (elkarte, fundazio eta kooperatiba sozialak); konponbide berritzaileak garatzen dituzten ikastetxe eta ikerketa-taldeei, eta herritar antolatuei (haien jarduera ekimen komunitarioetan zein boluntario gisa gauzatzen dutenei).

Iruñeko herritarrek badituzte gizarte- eta ingurumen-arloko zenbait erronka, eta, eraldaketa demografikoari, gizarteratzeari, biztanleriaren zahartzeari, digitalizazioari, jasangarritasunari eta herritarren parte-hartzea sustatzeari loturiko gizarte-erronkak ere gero eta handiagoak dira. Horrela, bada, sari hauen helburua da erronka eta arazo horiei gizarte-berrikuntzaren ikuspuntutik erantzuteko proiektuak nabarmentzea eta babestea.

2026an, 3.000 euro bideratuko dira guztira, eta sariak honela banatuko dira:

1. Gizarte-berrikuntzaren lehen saria: 1.500 eurokoa, epaimahaiaren balorazio orokor altuena lortzen duen ekimenari emanen zaio.

2. Gizarte-berrikuntza nabarmentzeko bi accesit: bakoitza 750 eurokoa, hurrengo balorazio orokor altuenak lortzen dituzten bi ekimenei emanen zaizkie.

Autohautagaitzak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Epaimahaiak aurkezten diren proposamenei buruz erabakia hartuko du, eta 2026ko azaroaren 26an emanen du jakitera zein den proiektu irabazlea.

Iruñean, 2026ko urriaren 2an.–Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi ordezkaria, Aitziber Campion Gamboa.

Iragarkiaren kodea: L2612967