209. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZKO KONTZEJUA

Eskabidea, herri-lurzati bat aprobetxatzeko, herritarrentzako lehentasunezko eta zuzeneko adjudikazioaren bidez

Olazko Kontzejuak, 2026ko irailaren 29an egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan interesdunek eska dezaten adjudika dakien herri-baratzeetako lurzati baten aprobetxamendua, herritarrentzako lehentasunezko eta zuzeneko adjudikazioaren bidez. Horretarako, beharrezkoa izanen da egoki diren baldintzak betetzea; hots, Olazko baratzeen erabilera arautzen duen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzea. Halaber, ebaluazioa egin ondoren adjudikaziorik lortzen ez duten eskatzaileak geldituko dira itxarote-zerrenda batean, eta adjudikazio-prozedura orokor bat egiten ez den bitartean beste lurzatiren bat libre gelditzen bada, hura eskuratzen ahalko dute, zuzeneko adjudikazioaren bitartez.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Olatzen, 2026ko irailaren 29an.–Kontzejuko burua, Ricardo Oscariz Ortabe.

Iragarkiaren kodea: L2612843