2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Aldaketa, Udal Plan Orokorrean, Campo Altoko AR7-S19 sektoreko industria-lurzoru urbanizagarria murrizteko. Behin betiko onespena
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren 2026ko irailaren 24ko 99E/2026 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen aldaketa bat Murchanteko Plan Orokorrean, Campo Altoko AR7-S19 sektoreko industria-lurzoru urbanizagarria murrizteko. Sustatzailea Murchanteko Udala da.
Hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Murchanten, 2026ko urriaren 9an.–Alkate udalburua, Macario Manuel Jarauta Simón.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2613204