2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
Ordenantza fiskala, etxebizitza hutsak arautzen dituena. Hasierako onespena
Mendigorriko Udalak, 2026ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxebizitza hutsak arautzen dituen udal ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Mendigorrian, 2026ko urriaren 2an.–Alkate udalburua, Ion Erro Arbizu.
Iragarkiaren kodea: L2612979