2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Borondatezko birpartzelazio-proiektua, UE-31 unitateko SD10 sektorean. Behin betiko onespena
Alkatetzaren 687/2026 Ebazpenaren bidez (2026ko irailaren 23koa), behin betikoz onarpena eman zaio Lesakako Udalak sustatutako UE-31 unitateko SD10 sektoreko birpartzelazio-proiektuari, zeina hasiera batez onetsi baitzen Alkatetzak 2026ko uztailaren 22an emandako 541/2026 Ebazpenaren bidez (2026ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 11koa).
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
Lesakan, 2026ko irailaren 28an.–Alkatea, Ladis Satrustegi Altzugarai.
Iragarkiaren kodea: L2612757