2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIA
Bake epailearen kargua hutsik
Bake epailearen kargua betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta horretarako hamabost egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek beren eskabideak aurkez ditzaten Udalaren Idazkaritzan. Eskabide horietan adierazi beharko dute betetzen dituztela erregelamenduak gaitasunaz eta bateragarritasunaz aipatzen dituen baldintzak. Hori dena, betez ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluak (Bake Epaileei buruzko Erregelamendua).
Elizagorrian, 2026ko urriaren 7an.–Alkatea, Jon Palacios Baztán.
Iragarkiaren kodea: L2613118