209. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Aldaketa, Energia elektrikoa, gasa eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioek herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasa arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Faltzesko Udalak, 2026ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 4. artikulua aldatzea bere udal-mugartean aplikatzekoa den ordenantza honetan: Energia elektrikoa, gasa eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioek herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Espedientea jendaurrean egon da hogeita hamar eguneko epean, iragarkia argitaratu ondoan Udalaren iragarki-taulan eta 2026ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17an, eta ez da erreklamaziotik aurkeztu; hortaz, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi da.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatuarekin, argitara ematen da aldatutako testua, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Aldaketa egin eta gero, honala geratzen da idatzita ordenantzaren 4. artikulua:

4. artikulua. Oinarriak, tasak, eta tributu-kuotak.

Ordenantzak araututako tasak honako hauek izanen dira:

Tributu-kuota izanen da eranskinean agertzen diren tarifetan jasotakoa, jarraikiz Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 105.1.a) artikuluari, herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteagatik edo aprobetxamendu berezia egiteagatik. Tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik aurreikusten diren tasen zenbatekoa ezartzeko, erreferentziatzat hartzen da zer balio izanen lukeen merkatuan erabilera edo aprobetxamendu horretatik heldu den baliagarritasunak, baldin ukitutako ondasunak jabari publikokoak ez balira. Horretarako, oinarri hartu dira txosten tekniko-ekonomikoak, non agertzen baita zein den merkatuko balioa. Txosten hori espedientean jasoko da, behar den erabakia hartzeko.

Horretarako, eta kontuan harturik zer motatakoa den erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia, behar den zerga-kuota sortuko da, dagokiena erabilera, jabari edo zerbitzu publikoko ondasunak eta herri-ondasunak okupatzen edo zeharkatzen dituzten elementuei (dorreak, euskarriak, zutoinak, hodiak, lineak, eroaleak, errepikagailuak, etab.), zeren eta, nahiz eta subjektu pasiboek ukitutako lurren jabetza ez izan, murrizten baitute herriaren aprobetxamendua edo aprobetxamendu publikoa, eta lortzen baitute erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia beren enpresa-jarduerarako. Hori dena, bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 105.1.a) artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Tributu-kuota honela kalkulatuko da: hasteko, kalkulatuko da zerga-oinarria, hots, okupazioaren, lurzoruaren eta instalazioaren balio osoa, segun eta zein den azterlanak adierazten duen instalazio mota, xedea eta klasea, eta horri aplikatuko zaio zerga-tasa, zeina adieraziko baitu azterlanak berak, kontuan harturik erabilera eta jabari publikoko ondasunak lagatzeari buruzko arauetako manuak, halako moduz non kuota ez den izanen instalazioen eta okupazioen ondoriozko zuzeneko balio bat (zeina baita zerga-oinarria), baizik zerga-oinarriari zerga-tasa aplikatzearen ondorio.

Horrenbestez, tasaren tributu-kuota jaso da azterlan tekniko-ekonomikoan, eta azterlana bera ordenantza honen zati da. Bertan, erabilitako metodologiarekin, tributu-kuota lortu eta jaso da kasu bakoitzerako.

Honako hau da aprobetxamenduaren balioa (zerga-oinarria):

Zerga-oinarria = V x C

Non:

V = Lurzoruaren merkatuko balioa, eraikuntzekin, gehi instalazioen balioa; honela adierazten da: euro/m².

C = Metro lineal bakoitzeko okupazioa, metro koadrotan emana, ordenantza honen 1. eranskineko instalazio motaren arabera.

V honako hau izanen da:

–Lurzoruaren balioa, Katastroko datuen arabera: 3 euro/m², Faltzesko udalerrian mota guztietako aprobetxamenduetarako (gasa eta elektrizitatea), Lodosako 2020ko balorazio-txostenean finkatua, zeina oinetsi baitzen 2020ko urriaren 19ko 30/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 30ekoa).

–Eraikuntzen egungo balioa kalkulatuko da Balorazio Arau Tekniko Orokorren 30.2 arauaren arabera, otsailaren 22ko 172/2010 Ebazpenean ezarritakoaren arabera (aldatu zen ekainaren 20ko 517/2013 Ebazpenaren bidez). Ebazpen horren bidez, parametro orokorrak onesten dira, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroan inskribatu beharreko ondasunak baloratzeko.

Honako taula hau ezartzen da eraikuntzen ereduzko baliorako:

ERAIKUNTZA MOTA

KATEGORIA

d

r

Erabilera

Modalitatea

1

29. Ez-espezifikoa

Gas-hodiak

0,0733

1,00

1,00

Linea elektrikoak

0,1733

1,00

1,00

Oliobideak

0,3083

1,00

1,00

Balio horri (zerga-oinarria) RM koefizientea aplikatzen zaio, eta horrek, katastro-araudiaren arabera, balioa erdira murriztea dakar, merkatuaren erreferentzia neurtzeko eta, horrela, merkatuko balioa ez gainditzeko.

RM aplikatu ondoren, metro koadroko ateratzen den balioari aplikatzen zaizkio instalazioaren metro lineal bakoitzean dagoen metro koadroen okupazioaren baliokidetasun-neurriak, okupatutako lurzorua zehazteko. Hori horrela da lurzoruaren balioaren kasuan, eraikuntzen balioa euro/ml-tan ematen baita.

Higiezinaren balioa = Lurzoruaren balioa + Instalazioaren balioa

Aprobetxamenduaren balioa = Higiezinaren balioa x RM koefizientea x Okupazioa

Karga-tasari dagokionez, jarraikiz gaiari buruz Auzitegi Gorenak behin eta berriz eman duen jurisprudentziari, ezarri beharko da erabilera-intentsitateko koefiziente bat (%5eko tasa orokorraren gainean), aintzat hartuz erabilera-intentsitatea handiagoa ala txikiagoa den.

Koefiziente hori izaten ahalko da 0tik 1era bitartekoa: erabilera-intentsitatea oso handia bada, eta erabilera pribatibo baten oso antzekoa, 1 koefizientea ezarriko da; erabilera-intentsitaterik ez badago, 0 koefizientea ezarriko da; eta tarteko erabilera-intentsitatea dagoenean, koefizientea izanen da 0 < Erabilera-koefizientea < 1.

Erabilera-intentsitatearen afera nabarmenduko da linea elektrikoen kasuan bereziki, bi eremu bereiz baitituzte erabilera-intentsitatearen arabera: a) euskarrien eremua; b) eroaleen lurgaineko eremua.

Euskarrien, dorreen edo zutabeen erabilera-intentsitatea da erabilera pribatiboaren antzekoa; hartara, halakoentzako erabilera-intentsitateko koefizientea 1 izanen da.

Alabaina, eroaleen lurgaineko eremurako, jabari publikoaren erabilera-intentsitatea txikiagoa izanen da, eta, hortaz, 0,4ko koefizientea aplikatuko da.

Gas eta hidrokarburoen kanalizazioen kasuan, halakoen erabilera-intentsitateko koefizientea handiagoa izanen da goi-tentsioko linea elektrikoen lurgaineko eremuetarako koefizientea baino; zehazki, 0,9ko koefizientea aplikatuko da. Izan ere, gasbideetarako zortasuna dela eta, oso-oso mugatuta daude erabilera posibleak ukitutako lurretan.

Laburbilduz, euskarrien, dorreen edo zutabeen erabilera-intentsitateko koefizientea 1 izanen da, haien erabilera-intentsitatea baita erabilera pribatiboaren antzekoa. Erabilera-intentsitatea txikiagoa denean, berriz, bi kasu bereiziko dira; batetik, 0,9ko intentsitate-koefizientea aplikatuko zaie gasbide, oliobide eta antzeko elementuei, eta, bestetik, goi-tentsioko linea elektrikoen lurgaineko eremuei, 0,4koa.

Ondoko taulan, erabilera-koefizienteak ageri dira, zerga-tasa orokorraren gainean:

INSTALAZIOA

EREMUA

ERABILERA-INTENTSITATEKO

KOEFIZIENTEA

Goi-tentsioko aireko lineak

Euskarriak

1

Eroaleen lurgaina

0,4

Eroaleen lurgaina eta euskarriak

0,4+0,4

Lurpeko goi-tentsioko lineak

Okupatutako eremua

0,9

Gasa eta hidrokarburoak

Okupatutako eremua

0,9

Ura

Okupatutako eremua

0,9

Besterik

Okupatutako eremua

0,9

Eremu bakoitzean aplikatu beharreko zerga-tasa zehaztuko da zerga-tasa orokorra biderkatuz erabilera-intentsitateko koefizienteaz.

Horrenbestez:

A) Erabilera pribatiboaren antzeko erabilera-intentsitatea duten elementuak (dorreak, zutabeak, euskarriak) = aprobetxamenduaren balioaren %5.

B) Erabilera-intentsitate txikiagoa duten elementuak (gasbideak eta oliobideak) = aprobetxamenduaren balioaren %4,5.

C) Erabilera-intentsitate txikiagoa duten elementuak (goi tentsioko linea elektrikoen lurgaineko eremua) = aprobetxamenduaren balioaren %2.

Horrenbestez, honako formula honetatik aterako da erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko urteko tasaren kuota:

Tributu-kuota = Karga-tasa x Zerga-oinarria (linea elektrikoen edo gas-hodien metro linealen balioa, eurotan).

Aurreko zehaztapenen arabera, honako hauek dira tarifen taulak:

1. TALDEA. ELEKTRIZITATEA

LURGAINEKOEN TARIFA, %2

EUSKARRIEN TARIFA, %5

INSTALAZIOA

(euro/ml)

(euro/m²)

Goi-tentsioa (GT)

Kategoria berezia. Tentsioa U >= 400 kV

1,831

0,259

Goi-tentsioa (GT)

Kategoria berezia. Tentsioa 220 kV <= U < 400 kV

1,635

0,366

Goi-tentsioa (GT)

Lehen kategoria. Tentsioa 110 kV <= U < 220 kV

1,503

0,554

Goi-tentsioa (GT)

Lehen kategoria. Tentsioa 66 kV <= U < 110 kV

1,470

0,650

Goi-tentsioa (GT)

Bigarren kategoria. Tentsioa 30 kV <= U < 66 kV

1,371

1,443

GT (3. kategoria)

Hirugarren kategoria. Tentsioa 10 kV <= U < 30 kV

1,352

1,944

GT (3. kategoria)

Hirugarren kategoria. Tentsioa 1 kV <= U < 10 kV

1,346

2,217

2. TALDEA. GASBIDEAK

TARIFA %4,5

INSTALAZIOA

(euro/ml)

AP

20 hazbete baino gehiago

1,913

10 hazbete baino gehiago, 20ra bitarte

1,778

MP

4 hazbete baino gehiago, 10era bitarte

1,643

4 hazbetera bitarte

1,440

3. TALDEA. OLIOBIDEAK

TARIFA %4,5

Instalazioa

(euro/ml)

20 hazbete baino gehiago

5,877

10 hazbete baino gehiago, 20ra bitarte

5,742

4 hazbete baino gehiago, 10era bitarte

5,607

4 hazbetera bitarte

5,405

Faltzesen, 2026ko irailaren 21ean.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.

Iragarkiaren kodea: L2612566