2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIKAZTELU
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Deikazteluko Udaleko alkateak, irailaren 30ean, honako ebazpen hau eman zuen:
Kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2 artikuluetan ezarritako aginduak (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua),
EBATZI DUT:
María Victoria Benito Martín alkateordeari eskuordetzan ematea, urriaren 3tik 11ra bitartean (biak barne), alkate gisa esleiturik ditudan eginkizun guztiak, salbu apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan xedatuta daudenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
Deikaztelun, 2026ko irailaren 30ean.–Alkatea, Miguel Ángel Remírez Hermoso.
Iragarkiaren kodea: L2612865