2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmena, Corellako Udalaren eta Bodegas Gran Feudo SLren artean. Hasierako onespena
Corellako Udalak, 2026ko irailaren 17an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:
Kontuan izanik Corellako Udalak 2021eko apirilaren 15ean onetsi zituela hasiera batez herri-lurrak berreskuratzeko oinarri orokorrak. Oinarri horiek behin betiko onetsi ziren Nafarroako Gobernuak 2022ko ekainaren 22an hartutako erabaki baten bidez, eta 2022ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, uztailaren 18an.
Kontuan izanik Udalak hasiera batez onetsi zituela 15. eta 16. poligonoetarako eta horietan xehatutako lurzatietarako oinarri partikularrak. Oinarri horiek behin betiko onetsi ziren Nafarroako Gobernuak 2024ko azaroaren 13an hartutako erabaki baten bidez, eta 2024ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 29an.
Kontuan izanik Udalak hasiera batez onetsi zituela 5., 8., 9., 10. eta 11. poligonoetarako oinarri partikularrak. Oinarri horiek behin betiko onetsi ziren Nafarroako Gobernuak 2025eko irailaren 3an hartutako erabaki baten bidez, eta 2025eko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, irailaren 18an.
Aintzat harturik espedientean jasota dagoela banakako transakzio-hitzarmen bat, zeina onesten baita. Hitzarmen horrek, horretarako bideratutako espedientean dauden txosten teknikoen arabera, betetzen ditu aplikatu beharreko araudia eta Corellako herri-lurretako ondasunak berreskuratzeko oinarri orokorrak.
Aintzat harturik Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herri-lurren Informazio Batzordeak 2026ko irailaren 11n emandako irizpena, eta jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 116.1 artikuluari, 280/1990 Foru Dekretuaren 30., 31. eta 32. artikuluei eta 7/1985 Legearen 22. eta 47. artikuluei (Toki-araubidearen oinarriei buruzkoa),
Ondokoa Erabakitzen Da gehiengo osoz:
Lehenengoa.–Hasiera batez onestea herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmena, Corellako Udalaren eta Bodegas Gran Feudo SLren artean. Horren esparruak barne hartzen ditu 8. eta 9. poligonoetako lurzatiak (214.499,74 m²), eta xede du herri-lurrak berreskuratzea, betez 5., 8., 9., 10. eta 11. poligonoetarako onetsitako oinarri partikularrak.
Bigarrena.–Jendaurrean jartzea erabakia, hilabetez, iragarkia paratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, bizilagunek eta interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Hirugarrena.–Adostea ezen alegaziorik aurkezten ez bada, erabakia behin betikoa izanen dela, eta, horrenbestez, Nafarroako Gobernuaren departamentu eskudunari bidaliko zaizkiola espedienteak, behar bezala izapidetuta, behin betiko onets ditzan.
Laugarrena.–Agintzea, hitzarmenak behin betiko onetsitakoan, horiek eskritura publikoan formaliza daitezela, herri-ondasunetan izandako aldaketak jaso eta inskriba daitezela jabetza erregistroan, eta izapidetu daitezela katastroko aldaketa eta udal ondasunen inbentarioa.
Corellan, 2026ko irailaren 23an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2612629