209. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa. Hormigoizko eta altzairuzko prefabrikatuen lantegia

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Eskatzailea: Melmi prefabricados SL.

Jarduera: aldaketa, eraikin industrialaren jarduera sailkatua zabaltzeko, hormigoizko eta altzairuzko prefabrikatuen lantegia ezartzeko.

Tokia: industrialdeko F kalea, 16. lurzatia. (4. poligonoa, 1941. eta 1942. lurzatiak).

Cintruénigon, 2026ko urriaren 5ean.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2612986