209. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko jarduera koordinatzeko tokiko protokoloa

Oltza Zendeako Udalak, 2026ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko jarduera koordinatzeko tokiko protokoloa, udalerri hauetan aplikatzekoa: Oltza zendea, Etxauri, Bidaurreta, Ziritza, Etxarri, Beraskoain, Zabaltza eta Ollaran.

Hitzarmenaren testua osorik dago argitaratuta Oltza Zendeako Udalaren egoitza elektronikoan, esteka honetan:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/?x=ZNGa77x5ygnwRoulWXTZPQ

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Oltza zendean, 2026ko urriaren 2an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2612963