209. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Laguntzen aparteko deialdia, 2025-2026 denboraldiko kirol jardueretarako eta jarduera fisikoetarako. Laburpena

DDBN kodea: 933150.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/933150).

Burlatako Udalak, Kirol Arloaren bidez, aparteko dirulaguntza batzuk emanen dizkie erakundeei; hain zuzen ere, 2025-2026 denboraldian gorputz eta kirol jarduerak egin dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei, baldin legez eratuta badaude. Laguntza horiek norgehiagokako araubidean emanen dira.

Deialdi honetan araututa ez dagoen orotan, honako hauek aplikatuko dira: Burlatako Udalaren Dirulaguntzen ordenantza orokorra, argitaratu baitzen 2021eko 185. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 9an; 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa; eta 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

Deialdiaren testu osoa herritarren eskura dago https://www.burlada.es/eu/ helbidean eta udalaren bulegoetan.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, laguntza hauen urteko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu (Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bidez) eta biharamunetik hasita.

Burlatan, 2026ko urriaren 2an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2612964