209. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea, 2026ko bigarren seihilekoari dagokionez

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2026ko azaroaren 30ean bukatuko dela hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren 2026ko bigarren seihilekoari dagokion kuota borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2026ko azaroaren 30ean kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, ezarriko dira Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean finkatutako errekarguak, eta behar diren izapideak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Berbintzanan, 2026ko irailaren 28an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2612761