2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Terraza eta pasabideen gaineko 2026ko kuotak borondatez ordaintzeko epea
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2026ko azaroaren 20an bukatuko dela epea borondatez ordaintzeko terraza eta pasabideen gaineko 2026ko kuotak.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2026ko urriaren 22an kargatuko dira kontuan.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Altsasun, 2026ko urriaren 8an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2613170