209. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ORKOIEN

Oposizio-lehiaketa, bete dadin berdintasun-teknikariaren plaza bat

Alkateak 2026ko apirilaren 24an emandako 332. Ebazpenaren bidez, Orkoiengo Udalaren 2026ko lan publikoaren eskaintza onetsi zen, eta 2026ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an.

Alkateak irailaren 11n emandako 685. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko berdintasun-teknikariaren plaza bat, lan-kontratudun finkoen araubidean, Orkoiengo Udalaren zerbitzuan aritzeko.

Hautapen-prozesua gauzatuko da honako araudian xedatutakoaren arabera: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 7/2025 Foru Legea, ekainaren 4koa, Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriak onesten dituena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; aplikatzekoak diren gainerako arauak; eta deialdi honen oinarriak.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea berdintasun-teknikariaren goi-mailako tituludunaren lanpostuko plaza bat, lan-kontratudun finkoen araubidekoa eta B mailakoa. Plaza hori izanen da lekualdatze-lehiaketa baten ondoriozkoa, zeina deitu baitzen Orkoiengo Udaleko alkateak 2026ko uztailaren 30ean emandako 2026-0588 Ebazpenaren bidez. Hona hemen plazaren zenbakia, eskakizunak eta destinoa:

ZENBAKIA

LANPOSTUAREN IZENA

MAILA

SARBIDEA

LANPOSTUKO
OSAGARRIA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

EGOERA

32

BERDINTASUN-TEKNIKARIA

B

OL

23,57

LKF

H

–Lanpostuaren izena: berdintasun-teknikaria.

–Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

–Maila: B.

–Lanpostuko osagarria: %23,57.

Halaber, deialdi honen bidez, honako zerrenda hauek eratu nahi dira, hautapen-prozesuan plazarik lortzen ez duten izangaiekin, jarraikiz 11. oinarriari, aldi baterako lan kontratuak egiteko:

a) Probak gainditu baina plazarik eskuratu ez duten izangaien zerrenda.

b) Oposizioa gainditu ez baina hautapen-prozesuko probaren I. zatia gainditu duten izangaien zerrenda.

c) Hautapen-prozesuko probaren I. zatirako ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaiak.

Orkoiengo Udaleko plantilla organikoan lanpostu horretarako ezartzen den moduan, hautapen-prozesua oposizio-lehiaketa bidez eginen da, deialdiko plazak duen izaera eta bertan gauzatu beharreko eginkizunak direla-eta. Izan ere, oposizio-lehiaketaren sistemari esker, merezimendu eta gaitasun printzipioak hobeki baloratzen ahal dira, esperientzia baloratzeaz gain, gauzatu beharreko eginkizunekin lotutako prestakuntzak eta ezagutza teoriko eta praktikoak baloratzen ahal baitira.

1.2. Deialdia gauzatuko da honako araudian xedatutakoaren arabera: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 7/2025 Foru Legea, ekainaren 4koa, Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriak onesten dituena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; aplikatzekoak diren gainerako arauak; eta deialdi honen oinarriak.

Deialdia eta haren oinarri arautzaileak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, bai eta Orkoiengo Udalaren web-orrian eta egoitza elektronikoko iragarki-taulan ere.

1.3. Lanpostuaren ordainsariak izanen dira oro har ezarririk daudenak abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan B mailako lanpostuetarako (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen testu bategina), baita uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan ezarritakoak ere, eta, orobat, ordainsari osagarriak, baldin ezartzen badira aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan eta zehazten badira plantilla organikoan (lanpostuaren osagarria: %23,57).

1.4. Plaza hori txanda honen bidez beteko da:

  • 1 plaza txanda irekian.

1.5. Izendapenak eta plazaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako lan-kontratudun finko bilakatuko dute izendatua, Orkoiengo Udaleko langile lan-kontratudunentzat indarra duten xedapenetan ezarrita dauden eskubide eta betebehar guztiak dituela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.

1.6. Lanaldiaren araubidea lanaldi osokoa (%100) izanen da, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; administrazio-organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, horretarako ezarritako prozedurari jarraikiz.

1.7. Deialdia eta haren oinarriak lotesleak izanen dira administrazioarentzat, hautaproben epaimahaientzat eta parte-hartzaileentzat.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzekoa den edozein estatutako nazionalitatea, betiere jarraikiz Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuei, Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuan zehazten diren baldintzetan. Orobat, parte hartzen ahal dute espainiarren ezkontideek eta lehen aipatu diren estatuetako herritarren ezkontideek edo legez eratutako izatezko bikotekideek, baldin zuzenbidez banandurik ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta haien ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banandurik ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanez gero, haien bizkar bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.

c) Honako titulu hauetako bat edukitzea gutxienez: unibertsitateko gradua edo diploma, ingeniari teknikoarena, arkitekto teknikoarena edo horien baliokidea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, eduki beharko da agiri bat, frogatzen duena baliozkotuak edo homologatuak daudela. Baldintza hori ez zaie izangaiei aplikatuko baldin lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu badute Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean, lanbide arautuen esparruan.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.

f) Izangaia kondenatua egon ez izana 1/2004 Lege Organikoan edo 14/2015 Foru Legean jasotako inguruabarren bat dela-eta (1/2004 Lege Organikoa, Genero Indarkeriari buruzkoa, eta 14/2015 Foru Legea, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko Indarkeriari buruzkoa).

2.2. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzemate bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.

2.3. Baldintza horiek guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte hautatzen diren eta kontratazio finkorako deia jasotzen duten izangaiek, adierazten zaien unean, lan-kontratu finkoa formalizatu aurretik.

Dei eginda, aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

2.4. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, bai eta hautapen-prozesuan zehar eta kontratazioak iraun bitartean ere.

3.–Eskabideak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskabideak aurkezteko epea.

Deialdiaren kontratazio-prozesuan parte hartzeko eskabideak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, 20 egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Orkoiengo Udaleko egoitza elektronikoaren bidez (https://orkoien.sedelectronica.es/info.0), NAN elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa edo Cl@ve erabilita. Jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.3 artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), "administrazioek haiekin harremana nahitaez bitarteko elektronikoz izan beharra ezarri ahal izango dute zenbait prozeduratarako eta pertsona fisikoen multzo batzuentzat, haien gaitasun ekonomikoagatik, gaitasun teknikoagatik, dedikazio profesionalagatik edo bestelako arrazoiengatik egiaztaturik badago behar diren bitarteko elektronikoetarako irispidea eta eskuragarritasuna badutela".

Halaber, hau ematen da aditzera 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 19/2024 Foru Legearen 27. artikuluan (Nafarroako Administrazio Publikoek antolatutako hautapen-prozesuei buruzko xedapenak): "Nafarroako Administrazio Publikoei ahalmena ematen zaie Administrazioan sartzeko edo bertako lanpostuak betetzeko hautapen-prozesuen deialdietan eskabideen eta gainerako dokumentazioaren aurkezpen elektronikoa nahitaezkotzat ezartzeko".

3.2. Eskabideek izan behar dute oinarri hauen I. eranskinean argitaratutako ereduaren araberakoak, eta, horietan, izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintza guztiak.

Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.

3.3. Behar bezala betetako parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

b) Aurreko 2.1 oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoa, jatorrizkoa edo fotokopia.

c) 6.8 oinarrian ezarri diren merezimenduak –lehiaketaldian baloratuko direnak– frogatzen dituzten agiriak.

(Deialdiko baremoaren arabera alegatzen diren merezimenduen frogagirien kopia soila. Izangaiek behar bezala ordenaturik alegatuko eta frogatuko dituzte merezimenduak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz –III. eranskina–, eta deialdi honetako IV. eranskinean ezarritako formatuari jarraikiz. Ez da onartuko epez kanpo aurkeztutako merezimendurik).

d) Azterketarako eskubideen tasa kontuan ordaindu izanaren frogagiria, edo tasa ordaintzetik salbuetsita egotearen frogagiria.

3.4. Desgaitasuna izanik, izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta baliabideetan, hala adierazi beharko dute eskabidean, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten, edo nola doitu behar diren denbora eta/edo baliabideak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskabidea aurkeztean, deialdi honetako 3.7 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

Deialdiko 3.4 oinarrian xedatutakoa aplikatzeko, eta, orobat, denborak eta baliabideak egokitzea eskatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek frogatu beharko dute hori hala dela, agiri hauetako baten kopiaren bidez:

–IMSERSOk edo autonomia-erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, onartzen diona prestazio bat jasotzeko eskubidea, hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia. Desgaitasuna duten izangaiek eskatzen ahalko dute egokitu daitezela ariketak egiteko denborak eta moduak, hala behar izanez gero. Kasu horietan, hala adierazi beharko dute eskabidean, eta beste orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.

3.5. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.6. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 22,40 euroko tasa ordaindu beharko da, udalaren titulartasuneko kontu-zenbaki honetan: Nafarroako Rural Kutxa: ES6830080231071622736120.

Ordainagirian nahitaez adierazi beharko dira honako datu hauek:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–Kontzeptua: Berdintasun-tek. deialdia.

Tasa ordaintzetik salbuetsita daude deialdia argitaratu baino hilabete lehenagotik gutxienez langabe gisa inskribaturik daudenak.

Ez dira salbuetsiko deialdia argitaratzen den egunean enplegua hobetzeko aukeran izena emanda daudenak.

Enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egoteari buruzko baldintza kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen eskatzaile gisa.

Azterketa egiteko eskubideen tasa ordaintzen ez bada edo, bestela, aurkezten ez bada hura ordaintzetik salbuetsita egotearen frogagiria, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Ez da azterketa-eskubiderik itzuliko baldin izangaia baztertzen bada interesdunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik; esaterako, baldintzak ez betetzeagatik edo deialdian eskatutako agiriak ez aurkezteagatik.

3.7. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabidea aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) NANa edo agiri baliokidea.

b) Aurreko 2.1 oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoa, jatorrizkoa edo fotokopia.

Tituluak atzerrian lortu badira, aurkeztu beharko dira egoki diren agiriak, frogatzen dutenak baliozkotuak edo homologatuak daudela.

c) Seigarren oinarrian ezarri diren merezimenduak –lehiaketaldian baloratuko direnak– frogatzen dituzten agiriak.

d) Orkoiengo Udalari 22,40 euro ordaindu izanaren frogagiria, deialdia izapidetzeko tasagatik. Ordaintzetik salbuetsita daudenek egoera hori frogatu beharko dute 3.6 oinarrian ezartzen den moduan.

e) Desgaitasuna duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna dutela frogatzen duen dokumentazioa, organo eskudunak emana.

%33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu beharko dute:

  • a) IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
  • b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea aitortzen diena, hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
  • c) Organo eskudunari %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortzeko eskatu diotela frogatzen duen agiria.

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori egiaztatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat, edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, adierazten duena izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak badaudela. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako administrazio publiko eskudunaren harrera zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.

Eskabidearekin batera, agiri batean zehaztu beharko da zer egokitzapen eskatzen den edo denbora eta/edo bitartekoak nola egokitu nahi diren.

Enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egoteari buruzko baldintza kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez frogatuko da, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen.

Azterketa egiteko eskubideen tasa ordaintzen ez bada edo, bestela, aurkezten ez bada hura ordaintzetik salbuetsita egotearen frogagiria, izangaia baztertu eginen da.

Izangaiek helbide elektroniko bat adieraziko dute eskabidean, jakinarazpenak jasotzeko.

3.8. Aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira onartuko deialdian, eta ordura arteko jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe dagokien erantzukizuna, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik.

3.9. Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina baldin aurkeztutako datuak edo agiriak okerrak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

3.10. Izangaiek helbide elektroniko bat adieraziko dute eskabidean, jakinarazpenak jasotzeko.

4.–Izangaiak onartzea.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Orkoiengo Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Orkoiengo Udalaren web-orrian, deialdiaren fitxan.

4.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Orkoiengo Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila udalaren web-orrian, deialdiaren fitxan.

4.4. Izangairen bat kanporatzen bada hautapen-prozesutik berari egotz dakiokeen arrazoi batengatik, ez zaizkio parte hartzeko tasak itzuliko.

4.5. Izangai onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko agiriak aztertzen direnean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Alejandro López Orejuela, Orkoiengo Udaleko alkatea.

Ordezko epaimahaiburua: Diego Viñas Ayuso, Orkoiengo Udaleko alkateordea.

–Epaimahaikidea: Jose Ignacio Ropero Sánchez, Orkoiengo Udaleko funtzionarioen ordezkari sindikala.

Ordezkoa: titularraren legezko ordezkaria (titularrak izendatuko du).

–Epaimahaikidea: Imelda Mañeru Viguria, Tafallako Udaleko berdintasun-teknikaria.

Ordezkoa: titularraren legezko ordezkaria (titularrak izendatuko du).

–Epaimahaikidea: berdintasunean espezializatutako langile bat.

Ordezkoa: titularraren legezko ordezkaria (titularrak izendatuko du).

–Epaimahaikide-idazkaria: Virginia Magdaleno Alegría, Orkoiengo Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: titularraren legezko ordezkaria (titularrak izendatuko du).

5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago kideen gehiengo osoa gutxienez.

Kide anitzeko organo horren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon behar dute epaimahaiburuak eta idazkariak –edo haien ordezkoek–. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan daitezke haien ordezkoak.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahalko du, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizio-lehiaketak bi aldi izanen ditu. Hautapen-prozesua malgutze aldera, deialdi honetako faseak hurrenkera honetan eginen dira: lehendabizi, oposizioaldia, eta hura bukatuta, lehiaketaldia. Oposizioaldiko ariketa gainditu duten izangaien merezimenduak baino ez dira baloratuko.

6.2. Aurreikusten da oposizioa 2026aren amaieran hasiko dela. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

6.3. Oposizioak proba bakarra izanen du, bi zatitan banatuta:

a) I. zatia: test erako galdetegia (30 puntu).

Ariketa teoriko eta praktikoa: test moduko 100 galdera –gehienez ere– erantzun beharko dira idatziz, epaimahaiak ezarritako epean, deialdi honen II. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruzkoak. Galdera bakoitzak zenbait erantzun izanen ditu aukeran, baina bat bakarra izanen da zuzena.

Proba hasi baino lehen zehaztuko da zer irizpide erabiliko den proba baloratzeko eta zer penalizazio izanen duten aukerako erantzunak dituzten galderetan egindako akatsek. Ariketan 30 puntu lor daitezke gehienez. Bazterturik geldituko dira ariketan 15 puntu gutxienez lortzen ez dituztenak.

b) II. zatia: bi kasu teoriko-praktiko ebaztea (40 puntu).

Ariketa teoriko-praktikoa: epaimahaiak proposatutako bi kasu teoriko-praktiko ebatzi beharko dira, idatziz edo ordenagailu bidez. Kasu teoriko-praktiko horiek deialdi honen II. eranskinean ageri den gai-zerrendako gaiei buruzkoak izanen dira. Epaimahaiak ariketaren hasieran zehaztuko du zenbat denbora utziko zaien izangaiei hura egiteko.

Bigarren ariketa honetan 40 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. 40 puntutik 20 puntu gutxienez lortu beharko dira proba gainditzeko. Ariketa gutun-azal itxien sistemaren bidez eginen da.

6.4. Oposizioko probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunean, orduan eta tokian agertzen ez diren izangaiak, edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.5. Deialdiko II. eranskinean adierazitako gaiei buruzkoa izanen da oposizioko proba.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, gai guztiak eskatuko dira egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera.

6.6. Proba bakoitza bukatutakoan, epaimahaiak Orkoiengo Udalaren egoitza elektronikoan (https://www.orkoien.com/eu/enplegu-publikoa/) paratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek erreklamazioak aurkez ditzaten eta beren eskubidearen alde komeni zaiena alega dezaten balorazioei buruz.

Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira, eta horiek ere iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian argitaratuko. Behar denean, adieraziko da proba nork gainditu duen eta nor baztertu den –behar dena–, baita hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua ere, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

6.7. Hautaproba egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.

6.8. Lehiaketaldia.

6.8.1. Aldi honetan parte hartuko dute oposizioaldia gainditu dutenek soilik.

6.8.2. Deialdiaren 3.3 oinarrian agindutakoarekin bat, merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko dira, oposizio-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, kopia soila erabilita; hala egin ezean, merezimendu horiek alegatu ez direla ulertuko da.

6.8.3. Deialdiaren III. eranskineko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak alegatu eta frogatu diren merezimenduak. Merezimendu horien autobalorazioa ere bete beharko da (IV. eranskina).

6.8.4. Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, aipatu baremoan apartatu bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

6.8.5. Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu lehiakideek alegatutako eta frogatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak.

6.8.6. Merezimenduen kalifikazioa burututakoan, epaimahaiak lortutako puntuazioak argitaratuko ditu Udalaren web-orrian, deialdiaren web-fitxan, eta 5 egun balioduneko epea ezarriko du erreklamazioetarako, izangaiek alega dezaten eskubideko jotzen duten guztia merezimenduen balorazioaren gainean.

Erreklamazioetarako epea iraganik eta epaimahaiak haiek ebatzitakoan, iragarki-taulan paratuko da izangaien zerrenda, lehiaketaldian ateratako puntuazioak adierazita. Puntuazio horiek oposizioaldian eskuratutakoari gehituko zaizkio, eta horrela aterako da oposizio-lehiaketaren guztirako puntuazioa.

7.–Gainditu dutenen zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak argitara emanen du, deialdiaren web-fitxan (https://www.orkoien.com/eu/enplegu-publikoa/), gainditu duten pertsonen zerrenda, bakoitzak oposizio-lehiaketan lortutako kalifikazioarekin eta lortutako puntuazioaren ordenan. Zerrenda hori Orkoiengo Udaleko alkateari igorriko dio.

7.2. Azkeneko emaitzan berdinketarik izanez gero, bigarren proban puntu gehien lortzen dutenek izanen dute lehentasuna.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak segitzen badu, kalifikazio-epaimahaiak zozketa bakar bat eginen du berdinketa hausteko. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duenaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Izendapen-proposamena eta agirien aurkezpena.

8.1. Epaimahaiak Orkoiengo Udaleko alkateari igorriko dio izendapen proposamena, espediente osoarekin batera. Oposizio-lehiaketa gainditu eta deialdiko plaza kopuruan sartzen den izangaiaren alde eginen da proposamena.

Izendapen proposamena Udalaren web-orrian argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

8.2. Izendapen proposamena Udalaren web-orriko fitxan argitara eman eta 10 egun balioduneko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Orkoiengo Udalaren Erregistro Orokorraren bidez:

a) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena; bestela, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak emandako txostena, frogatzeko interesdunak ez duela karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik.

Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, agiri bat aurkeztu beharko dute, frogatzeko desgaitasuna bateragarria dela deialdiko lanpostuarekin, balorazio- eta orientazio-talde eskudunek emana.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa.

Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiri bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela zehapenik edo zigor penalik, eragozten dienik sartzea beren estatuko funtzio publikoan.

e) Zin edo promesa, adierazten duena errespetatuko duela Nafarroako Foru Araubidea, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.

8.3. Desgaitasuna alegatu duten izangaiak. Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek ofizioz egina. Frogagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

8.4. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen da izendatu agiri horiek adierazitako epean aurkezten ez dituen izangaia. Halaber, ezin izanen da izendatu deialdiko 2. oinarriko baldintza guztiak betetzen dituela frogatzen ez duena ere. Halakoetan, baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe eskabidearen faltsukeria dela-eta egozten ahal den erantzukizuna.

8.5. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, alkateak lanpostua beteko du prozesua gainditu dutenen zerrendan (7. oinarrian aipatua) hurrengoa den eta baldintzak betetzen dituen izangaiarekin, eta harekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.

8.6. Deialdi honen xedeko lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, baldin beste agiriren bat beharrezkoa bada Orkoiengo Udalak bere eskudantziak betetzeko, eskatu eginen dio proposatzen den izangaiari, eta hark aurkeztu beharko du, deialdi honen 8.2 apartatuan ezarritako moduan.

9.–Izendapena, plaza hutsen adjudikazioa eta plazaz jabetzea.

9.1. Alkateak Orkoiengo Udaleko lan-kontratudun finko izendatuko du izangaia, lanpostuan aritzeko, eta plaza hutsa adjudikatuko dio aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaiari.

9.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendatutakoak izendapenaren ebazpenean zehazten den egunean jabetu beharko du lanpostuaz.

Ezarritako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu Orkoiengo Udaleko lan-kontratudun finko izateko. Hala gertatuz gero, jarraikiko zaio deialdiaren 8.4 apartatuan ezarritakoari.

9.3. Lan-kontratudun bihurtzen den eta lanpostuan batere aritzen ez den izangaiari dagokionez, zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere beteko da deialdiaren 8.4 apartatuan xedatzen den moduan.

10.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, bai eta interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, udalaren web-orrian (https://www.orkoien.com/empleo-publico/) argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

11.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.

11.1. Hautapen-prozesuan parte hartu baina plazarik eskuratu ez duten izangaiekin, aldi baterako kontrataziorako izangaien honako zerrenda hauek eratuko dira, Orkoiengo Udaleko alkatearen ebazpen bidez, jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluari, oinarri honetan ezarritako prozedurari, eta Orkoiengo Udaleko funtzionario eta administrazio-kontratudunen eta langile lan-kontratudunen enplegu-baldintzei buruzko akordioari (horren bidez ezartzen da Orkoiengo Udaleko langileak administrazio-araubidean kontratatzeko arauketa eta Orkoiengo kontratazio araudia):

a) Probak gainditu baina plazarik eskuratu ez duten izangaien zerrenda.

b) Oposizioa gainditu ez baina hautapen-prozesuko probaren I. zatia gainditu duten izangaien zerrenda.

c) Hautapen-prozesuko probaren I. zatirako ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaiak.

Alkateak emandako ebazpen bidez onetsiko dira aldi baterako kontratazio-zerrendak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak (8.2 oinarria).

11.2. Deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, prozedura horrek eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

11.3. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak argitara emanen dira Orkoiengo Udalaren web-orrian.

11.4. Probak gainditu baina plazarik eskuratu ez dutenen zerrendan, izangaien ordena ezarriko da hautapen-prozesuan lortutako puntuazioaren arabera, handienetik txikienera.

Orobat, hautapen-prozesua gainditzen ez duten izangaien zerrendako ordena finkatuko da probaren I. zatian lortutako puntuazioaren arabera, handienetik txikienera.

Berdinketarik gertatzen bada, deialdi honetan ezarritako irizpideak aplikatuko dira hura ebazteko.

11.5. Aurreko apartatuan ezarritako ordenari dagokionez, jarraituko zaio 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarriari. Horren arabera, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan, hiru plazatatik bat, lehena, erreserbatuko da zerrenda horretan dauden eta %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaientzat, betiere hautaprobak gainditzen badituzte eta frogatzen badute desgaitasun hori bateragarria dela bete beharreko lanarekin eta eginkizunekin, eskuratutako puntuazioa aintzat hartuta.

11.6. Era berean, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarriari jarraikiko zaio; horren arabera, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan hamar lanpostutik bigarrena gordeko da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek betetzeko, betiere dagozkien hautaprobak gainditu badituzte eta beren egoera frogatzen badute.

12.–Datuen babesa.

Izangaiei honako hau jakinarazten zaie, jarraikiz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):

Orkoiengo Udala da izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea, deialdiko lanpostua betetzea eta zerrendak deialdiarekin bat kudeatzea.

Hauxe da oinarri juridikoa:

DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko).

DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, bete dadin tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-betebeharra).

Datuak zein helburutarako bildu diren, hura betetzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko behar den denboran ere. Aplikatuko da artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

Datuen komunikazioa eginen da legeak aurreikusitako kasuetan (5/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 30ekoa), argitaratzea barne, 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin bat.

Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, haien tratamendua mugatzeko, tratamendu horren aurka egiteko eta datuok eramateko. Horretarako, bulegoetara jotzen ahal dute, han informazio gehiago eskuratzen ahalko dute-eta, edo, bestela, baliatzen ahal dute web-orriko gardentasun ataria: https://www.orkoien.com/eu/home-eusk/.

Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es), edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari. Ordezkariak gehienez ere bi hilabeteko epean helaraziko die bere erabakia.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da deialdia egin duen udal-organoari zuzenduta, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Bai aurkezten diren errekurtso guztiak bai haien ebazpena udalaren web-orrian argitaratuko dira, hautapen-prozesu honen barneko interesdunei jakinarazpenak eta epatzeak egiteko ondorioetarako.

Orkoienen, 2026ko irailaren 11n.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

I. ERANSKINA.–ESKABIDEA, HONETAN PARTE HARTZEKO: DEIALDIA, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO BERDINTASUN-TEKNIKARIAREN PLAZA BAT, LANALDI OSOKOA ETA B MAILAKOA, ORKOIENGO UDALAREN ZERBITZUAN ARITZEKO

I.–HAUTAPEN-PROZESUA:

Deialdia egiten duen entitatea: Orkoiengo Udala.

Lanpostuaren izena: berdintasun-teknikaria.

II.–DATU PERTSONALAK:

Deiturak eta izena

Helbidea

1. telefono zenbakia

2. telefono zenbakia

Helbide elektronikoa

–Bitarteko elektronikoak: jakinarazpen telematikoa. BAI EZ

–Adierazitako posta-helbidean jakinaraztea. BAI EZ

Bitarteko elektronikoak aukeratzen badituzu, bide hori erabiliko da eskabide honekin lotutako edozein komunikazio edo jakinarazpen egiteko, eta jakinarazpenak behar bezala egintzat joko dira eta behar diren ondorioak izanen dituzte, harik eta berariaz jakinarazten duzun arte jakinarazpenak posta-helbidearen bidez egitea nahi duzula.

III.–ADITZERA EMATEN DUT:

Eskabide honekin batera merezimenduak eta merezimenduen egiaztagirien kopiak aurkezten ditudala, deialdiaren 3.3 oinarrian jasotzen den eran.

–Desgaitasun-baldintzak:

  • Aitortua DUT / EZ DUT desgaitasun bat, honako maila honetakoa: %..............(e)koa, eta desgaitasunaren ziurtagiria aurkezten dut.

Horiek horrela,

ADIERAZTEN DUT:

1. Betetzen ditudala hautapen-prozesuan parte hartzeko baldintza guztiak, deialdiaren oinarrietan eskatu bezala.

2. Ez nagoela kondenatua dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoetan aritzeko.

3. Ez dudala indarreko xedapenetan ezarritako desgaitasun edo bateraezintasunerako berariazko kausarik.

4. Errealitatearen isla zehatza direla alegatutako merezimenduak eta haien frogagiriak.

Horregatik guztiagatik,

ESKATZEN DUT eskabide honetan aipatzen den deialdian onar nazatela.

Data eta sinadura

Deklaratzen duenak baimena ematen dio toki-erakundeari, jarraikiz abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari (Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoa), tratatu daitezen espedientean eta tramiteetan jasota dauden bere datuak, fitxategi automatizatu batean sartzeko, fitxategi horren helburua baita datu pertsonal horiek sartzen dituzten organoei erraztea dagozkien kudeaketa-, egiaztapen- eta jarraipen-prozedurak kontrolatzea eta hobetzea. Halaber, deklaratzen duenak badaki, aipatutako lege organikoaren arabera, toki-erakundearengana jo dezakeela, baldin bere eskubidea erabili nahi badu datu horiek ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko, idatziz, eskatzailearen nortasunaren fede ematen duen frogarekin, eta erreferentzia gisa "Datuen babesa" paratuz.

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

Lehenengo zatia.–Oinarrizko araudia eta araudi orokorra.

1. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. I. titulua, II. titulua, IV. titulua, V. titulua, IX. titulua.

2. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, hizpide duena Nafarroako Toki Administrazioa. Atariko titulua eta I., II., III. eta IX. tituluak.

3. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. I. titulua. Prozeduran interesdun direnak.

4. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. II. titulua. I. kapitulua. Jarduteko printzipio orokorrak. III. titulua. I. kapitulua. Administrazio egintzen betekizunak. II. kapitulua. Egintzen eraginkortasuna.

5. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. IV. titulua. II. kapitulua. Prozedurari hasiera ematea. III. kapitulua. Prozeduraren antolamendua. IV. kapitulua. Prozeduraren instrukzioa. V. kapitulua. Prozedura amaitzea. VII. kapitulua. Exekuzioa. V. titulua. II. kapitulua. Administrazio errekurtsoak.

6. gaia.–13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa. I. titulua. Nafarroako foru erakundeak. II. titulua. Nafarroaren ahalmen eta eskumenak.

7. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

8. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa.

9. gaia.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

10. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. II. titulua. Datu babesaren printzipioak. III. titulua. Pertsonen eskubideak.

11. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa.

Bigarren zatia.–Araudi espezifikoa.

1. gaia.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa.

2. gaia.–901/2020 9 Errege Dekretua, urriaren 13koa, Berdintasun Planak eta Haien Erregistroa arautzen dituena. III. kapitulua.

3. gaia.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

4. gaia.–10/2022 Lege Organikoa, irailaren 6koa, Sexu Askatasunaren Berme Osoarena.

5. gaia.–1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren Aurka Oso-osoko Babesa Emateko Neurriei buruzkoa.

6. gaia.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egitekoa.

7. gaia.–Foru lege hori garatzeko plana, Nafarroako Gobernuak 2016ko azaroaren 23an onetsia.

8. gaia.–8/2017 Foru Legea, ekainaren 19koa, LGTBI+ Pertsonen Berdintasun Sozialari Buruzkoa.

9. gaia.–260/2019 Foru Dekretua, irailaren 30ekoa, Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena.

10. gaia.–Politika publikoetara aplikatutako genero teoria eta genero ikuspegia. Zuzeneko eta zeharkako diskriminazioa (esanahia, zer eremutan gertatzen diren, horiek hautemateko estrategiak). Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun printzipioa txertatzeko estrategia duala. Ekintza positiboa eta genero zeharkakotasuna administrazioan (lege esparrua, definizioa, filosofia).

11. gaia.–Genero arrazoiengatiko eraginari buruzko txostenak prestatzea. Aplikatu beharreko araudia. Erabakia, Nafarroako Gobernuak 2011ko maiatzaren 16an hartua, onesten dituena genero arrazoiengatiko eraginari buruzko txostena egiteko argibideak Nafarroako Gobernuak onetsi beharreko foru legeen aurreproiektuetan, legegintzako foru dekretuetan, erregelamenduzko xedapenen proiektuetan eta plan eta programetan.

12. gaia.–Aukera-berdintasuneko agentearen figura. Lanbide profila. Eginkizunak.

13. gaia.–Genero berdintasuna Nafarroako toki-erakundeetan. Nafarroako toki-erakundeen berdintasun politika planifikatzeko ibilbidea.

14. gaia.–Genero berdintasuneko planak: diseinua. Helburuak ezartzea. Garatzeko prozedura. Horien ebaluazioa.

15. gaia.–Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean koordinatzeko Nafarroako erakunde arteko III. akordioa. Emakumeen aurkako genero indarkeria. Nafarroako egoera eta dauden baliabideak.

16. gaia.–Emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan estrategikoa (2022-2027).

17. gaia.–Estatu egiturak: Berdintasun Ministerioa. Emakumeen Institutua. Genero indarkeriaren aurkako gobernu-ordezkaritza. Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko Estatuko behatokia.

18. gaia.–9/2018 Errege Lege Dekretua, abuztuaren 3koa, Genero indarkeriaren aurkako Estatu Hitzarmena garatzeko premiazko neurriei buruzkoa.

19. gaia.–Profesionalendako gida. Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean batera jarduteko protokoloa (NABI 2018).

20. gaia.–Emakumeen aurkako indarkeria, jarduteko eta koordinatzeko tokiko protokoloak prestatzeko gida (NABI 2008).

21. gaia.–Zainketen aldeko itunak Nafarroan. Zainketen aldeko tokiko itunak.

22. gaia.–Genero berdintasunari buruzko klausulak kontratu, dirulaguntza eta hitzarmen publikoetan.

23. gaia.–Komunikazio eta hizkuntza inklusiboa: gomendioak eta erabiltzeko jarraibideak.

24. gaia.–Genero Berdintasunerako Europako Estrategia (2020-2025).

25. gaia.–8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralarena.

26. gaia.–Berdintasunaren alorreko udal araudia: Hizkera eta irudi inklusiboa arautzen duen ordenantza eta Emakumeen eta gizonen berdintasunerako udal ordenantza.

27. gaia.–27/2024 Foru Dekretua, martxoaren 20koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko berdintasun unitateen eginkizunak eta horien koordinazio egiturak arautzen dituena.

28. gaia.–Sexu-genero-sexualitate sistema eraikitzea eta horrek duen eragina identitatea eta gizarte antolaketa eraikitzerakoan.

29. gaia.–Sexuaren araberako lan-banaketa. Emakumeen eta gizonen arteko diskriminazio egoerak lan produktibo eta erreproduktiboetan.

30. gaia.–Pertsonak zaintzea eta horren eragina genero desberdinkerian.

31. gaia.–Feminismoaren historia: mugarri nagusiak. Olatu feministak.

32. gaia.–Emakumeen Nazioarteko Konferentziak. Emakumeen IV. Nazioarteko Konferentzia: Beijingeko Ekintza Plataforma.

33. gaia.–Diskriminazio anizkoitza eta intersekzionalitatea.

34. gaia.–Emakumeen parte-hartze soziala. Nafarroako mugimendu feminista.

35. gaia.–Genero ikuspegia duten aurrekontu publikoak Nafarroan: kontzeptu esparrua, araudia, tresnak eta metodologia.

36. gaia.–Orkoiengo Udaleko I. Berdintasun Plana.

37. gaia.–Lan-ingurunean jazarpena prebenitzeko eta horren aurka esku hartzeko prozedura.

III. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA. GEHIENEZ: 30 PUNTU

A) Berdintasunaren arloan espezializatutako graduondoko edo masterreko tituluak: 8 puntu gehienez.

Genero-berdintasuneko teknikariaren lanari lotutako unibertsitateko graduondoko edo masterreko ikasketa amaituak, 200 ikastordutakoak gutxienez, eta behar bezala aitortutako unibertsitateek edo goi-mailako ikastetxeek emandakoak.

Ez da baloratuko 200 ordu baino gutxiagoko prestakuntza-ikasketetako titulurik.

1,5 puntu emanen dira graduondoko edo masterreko 200 orduko. Gutxieneko iraupen hori gainditurik, 200 ordutik beherako zatiei esleituko zaie gainerako denborari dagokion puntuazio proportzionala.

Apartatu honetan gehienez ere 8 puntu lortzen ahalko dira.

Titulu akademiko batzuk merezimendu gisa alegatu badira eta baremoaren barrenean berariazko balorazioa badute, ez dira baloratuko titulu horiek lortzeko beharrezkoak diren maila apalagoko tituluak. Era berean, ez da baloratuko deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza den titulua.

B) Arlo horretan egindako zerbitzuak edo eskarmentua: 6,00 puntu gehienez.

B.1) Administrazio publiko batean emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuneko teknikariaren lanpostuan (B maila) egindako zerbitzuak: 1,5 puntu lan egindako urte bakoitzeko.

Oharrak:

–Honako hauek hartzen dira administrazio publikotzat: Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia erkidegoetako administrazioak, toki administrazioa osatzen duten erakundeak, eta aurrekoei loturik edo haien mendean dauden erakunde publikoak eta zuzenbide publikoko entitateak.

–Deialdi honetan ez dira puntuatuko tokiko merkataritza-sozietateetan emandako zerbitzuak, edo araudian aurreikusitako zeharkako kudeaketa-moduetan emandakoak.

–Aldi berean egindako zerbitzuak ez dira bi aldiz baloratuko.

–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio (hilabete oso bat izanen da kontuan hartuko den gutxieneko denbora).

–Hori frogatuko da egoki den administrazio publikoaren ziurtagiriaren bidez; hartan, berariaz agertu beharko da zerbitzu-ematearen iraupen osoa, zenbat egun izan diren zehaztuta. Zerbitzuak lanaldi partzialean eman baldin badira, honako hau erantsi beharko da:

a) edo egunean, astean, hilabetean edo urtean egindako orduen kopurua, eta zerbitzuak egin diren urteko lanaldia.

b) edo, bestela, egindako orduek ohiko lanaldiaren aldean zein portzentaje osatzen duten.

–Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

–Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren emandako zerbitzuak.

B.2) Entitate pribatu batean emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuneko teknikariaren lanpostuan (B maila) egindako zerbitzuak: 0,75 puntu lan egindako urte bakoitzeko.

Goian adierazitako puntuak lortzeko, urte osoa egin behar izan da lan, eta lanaldi-osoan. Lanaldia bestelakoa bada, puntuak hainbanatu beharko dira.

Frogatutako lan-eskarmentuak ez badu urte osorik egiten, dagokion proportzioa aterako da, hilabete osoak kontuan hartuta. Kontratu bat kontuan hartzeko, hilabete oso batekoa izan beharko du gutxienez.

Aurreko apartatuetako merezimenduak zenbatzeko, honako zerbitzuak hartuko dira kontuan: lan araubidean, behin-behineko langile edo langile finko gisa, edo administrazio araubidean, bitarteko gisa edo lanpostuaren jabe izanik egindako zerbitzuak. Baina apartatu batean baino gehiagotan sartutako zerbitzuak denbora berean eginak badira, puntuaziorik handiena dutenak bakarrik baloratuko dira.

Merezimendu horiek baloratzeko, izangaiek aurkeztu beharko dituzte entitate kontratatzaileek, publiko zein pribatuek, egindako eta sinatutako ziurtagiriak. Agiri horietan alderdi hauek jaso beharko dira: lanpostuaren definizioa eta eginkizunak, kontratuaren iraupena, lanaldi mota (osoa edo partziala, eta kasu horretan, lanaldiaren ehunekoa adierazita). Datu horiek falta dituzten ziurtagiriak ez dira kontuan hartuko merezimenduak zenbatzeko.

C) Berdintasunaren arloko prestakuntza-ekintzak: 7,24 puntu gehienez.

Genero berdintasunari buruzko ikastaro amaituak, administrazio publikoek antolatuak: 0,24 puntu ikastordu bakoitzeko.

Ez da baloratuko 10 ordu baino gutxiagoko ikastarorik. Gutxieneko iraupen hori gainditurik, 10 ordutik beherako zatiei esleituko zaie gainerako denborari dagokion puntuazio proportzionala.

Merezimenduak hautaprobak egin eta gero baloratuko dira; gainditutako izangaiei soilik baloratuko zaizkie merezimenduak.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, eskola-orduen zatikiak hainbanatu eginen dira.

2. Iraupena jasotzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena jasotzen duten ziurtagiriei, orduak zehaztu gabe, 600 orduren balorazioa emanen zaie.

4. Puntuazio bera emanen da, erakunde antolatzaileari dagokion beharkizuna betetzen ez badu ere, prestakuntza ekintza horiek Administrazioak agindu baditu, baimendu baditu edo berak baliozkotuak badira.

5. Deialdi honetan parte hartzeko beharrezkoa den titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira apartatu honetan baloratuko.

D) Puntuazioa hizkuntzak jakiteagatik: 8,76 puntu.

D.1) Frantsesa, ingelesa edo alemana jakitea (Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik): 2 puntu gehienez, hizkuntza horietako bakoitzeko.

Frantsesa, ingelesa edo alemana jakitea (Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik): 2 puntu gehienez, hizkuntza horietako bakoitzeko.

Gehienez 2 puntu emanen zaio Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren pareko ezagutza-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari.

Titulazio edo egiaztagiri hori ez izanez gero, baloratuko da A1, A2, B1, B2 eta C1 mailen baliokidea den titulazioa edo ziurtagiria izatea, honela:

A1: 0,4 puntu / A2: 0,8 puntu / B1: 1,2 puntu / B2: 1,6 puntu / C1: 2 puntu.

D.2) Euskara jakiteagatik: 2,76 puntu, gehienez. Gehienez, 2,76 puntu emanen zaio Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko euskarazko C1 mailaren pareko ezagutza-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari.

Titulazio edo egiaztagiri hori izan ezean, baloratuko da A1, A2, B1, B2 eta C1 mailen baliokidea den titulazioa edo ziurtagiria izatea, honela:

A1: 0,55 puntu / A2: 1,10 puntu / B1: 1,65 puntu / B2: 2,20 puntu / C1: 2,76 puntu.

IV. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN BEHIN-BEHINEKO BAREMOAREN ESKABIDEA

Izangaiek, eskabide hau osatzeko, zehaztu beharko dituzte lan egindako aldiak (ordena kronologikoan), titulazioak eta prestakuntza ekintzak, kasuan kasuko apartatuan. Halaber, puntuazioa kalkulatu beharko dute deialdiaren oinarrietako III. eranskinaren arabera. Hori guztia jarraikiz deialdi honen 3. oinarriari (deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko berdintasun-teknikariaren plaza bat, lan-kontratudun finkoen araubidean, Orkoiengo Udalaren zerbitzuan aritzeko).

Baremo hori behin-behinekoa izanen da, eta kalifikazio-epaimahaiak berrikusi eginen du, aintzat hartuta izangaiek aurkeztutako frogagiriak.

A) apartatua. Berdintasunaren arloan espezializatutako graduondoko edo masterreko tituluak: 8 puntu gehienez.

TITULUAREN IZENA

ORDU KOPURUA

BAREMOA

B) apartatua. Arlo horretan egindako zerbitzuak edo eskarmentua: 6 puntu gehienez.

B.1) Administrazio publiko batean emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuneko teknikariaren lanpostuan (B maila) egindako zerbitzuak:

ADMINISTRAZIOAREN IZENA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

LANALDIAREN EHUNEKOA

BAREMOA

B.2) Entitate pribatu batean emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuneko teknikariaren lanpostuan (B maila) egindako zerbitzuak:

ENPRESAREN IZENA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

LANALDIAREN EHUNEKOA

BAREMOA

C) apartatua. Berdintasunaren arloko prestakuntza-ekintzak: 7,24 puntu gehienez.

PRESTAKUNTZA EKINTZAREN IZENA

ORDU KOPURUA

BAREMOA

D) apartatua. Hizkuntzak jakitea:

D.1) Frantsesa, ingelesa edo alemana jakitea (Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik): 2 puntu gehienez, hizkuntza horietako bakoitzeko.

HIZKUNTZA

EZAGUTZA MAILA

BAREMOA

D.2) Euskaraz jakiteagatik: 2,76 puntu, gehienez.

HIZKUNTZA

EZAGUTZA MAILA

BAREMOA

Puntuazioa, guztira: ...........................

Iragarkiaren kodea: L2612493