1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Miranda Argako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko uztailaren 24an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03476.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200103476
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:
Lote bakarra.
Erregistroko datuak: Miranda Argako 2339 zenbakiko finka, 1822. liburukia, 51. liburua, 28. folioa, Tafallako 1. Jabetza Erregistroa.
Deskribapena: Hiri-finka: Castejón kaleko zenbakirik gabeko etxea. Mugakideak: sartu eta eskuinaldean, edo ekialdean, Nicanor Sesmaren alarguna; ezkerraldean edo mendebaldean, Corrales kalea; atzealdean edo iparraldean, Marín Elcano; eta aurrealdean edo hegoaldean, kokapeneko kalea. Beheko solairua eta bi solairu ditu. Ehun metro koadro ditu, gutxi gorabehera.
Katastrokoa: 432. lurzatia, 6. poligonoa, 1. azpieremua, 1. hiri-unitatetik 3.era, Miranda Arga.
Atalaren oharra: Udalak, 2026ko martxoaren 10eko 44 zenbakiko Ebazpenaren bidez, espediente bat hasi du eraikuntza-elementuak finka daitezen agintzeko (2026ko 67. Estatuko Aldizkari Ofiziala, martxoaren 17koa).
Bizigarritasun zedula: administrazio espedientean dauden datuen arabera, ez dago jasota deskribatutako etxebizitzak bizigarritasun zedula indarrean duenik.
6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko urriaren 13an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2613278