1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Lodosako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko abuztuaren 27an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03937.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200103937
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.
4. Enkantea bertan behera geratuko da baldin eta, ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik, behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak.
5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:
Lote bakarra.
Finka: 9842 (Lodosa) CRU: 31008000298557.
Finkaren hitzez hitzeko deskribapena: Hiri-finka: Hogeita hamalaugarren zenbakia. Etxebizitza Roncal kalean dago, bigarren atariko hirugarren solairuko H letran. Eraikina Roncal kalean dago, baita Centro Parroquial kaleko 4. zenbakian ere, Lodosako jurisdikzioan. Hirurogeita hamar metro eta sei dezimetro karratuko azalera erabilgarria du. Mugakideak: aurrealdean, korridorea eta patioa; eskuinaldean, sartzerakoan, G letrako etxebizitza; ezkerraldean, Félix Sádaba jaunaren finka; eta atzealdean, G etxebizitza eta Roncal kalea. Eranskin gisa, sotoko 22. zenbakiko garaje-plaza eta trastelekua dagozkio. Kuota ehuneko bi koma bi mila zortziehun eta hirurogeita hamabikoa da –%2,2872–. Katastroko 3. poligonoko 93. lurzatiko 4. hiri-azpieremuko 13. hiri-unitateari dagokio (etxebizitza), eta 2. hiri-azpieremuko 1. hiri unitateari (eranskina).
Katastroko erreferentzia:
–Etxebizitza honako honi dagokio: 3. poligonoko 93. lurzatiko 4. azpieremuko 13. hiri-unitatea. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001601561KQ*.
(*) Higiezinera egindako bisitan egiaztatu da etxebizitzak D letra duela (ez dago H letrako etxebizitzarik).
–Garajea eta trastelekua honako honen parte dira: 3. poligonoko 93. lurzatiko 2. azpieremuko 1. hiri-unitatea. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001674112SS.
Bizigarritasun-zedula: administrazio-espedientean dauden datuen arabera, ez dago jasota deskribatutako etxebizitzak bizigarritasun-zedula indarrean duenik.
6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko urriaren 13an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2613268