209. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

67E/2026 EBAZPENA, urriaren 9koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Larragako balorazio-txostena onesten duena.

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 31ko 34E/2026 Ebazpenaren bidez, Larragako balorazio-txostena berrikusteko batzorde mistoa eratzea erabaki zen.

2026ko urriaren 1ean egindako bilkuran, batzorde mistoak balorazio-txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Foru Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Larragako balorazio-txostena onestea, batzorde mistoak 2026ko urriaren 1eko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio-txostenaren eduki osoa jendaurrean jartzea udal interesdunaren bulegoetan, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Onetsitako balorazio-txostena eraginkorra izanen da aurreko puntuan aipatzen den jendaurreko aldia bukatu eta biharamunetik aurrera. Une horretatik aurrera, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Laugarrena.–Larragako balorazio-txostenaren testu osoa Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitara dadila agintzea:

https://hacienda.navarra.es/riqueza-territorial/ponencias-valoracion/

Bosgarrena.–Ebazpen hau Larragako Udalera igortzea.

Iruñean, 2026ko urriaren 9an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F2613248