209. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

667/2026 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita Nafarroako Foru Komunitateko Musikako goi-mailako ikasketetako irakasleek 2026-2027 ikasturtean ikerketa-proiektuak egiteko deialdia.

Goi-mailako arte-irakaskuntzak arautzen dituen eta arte-irakaskuntza profesionalen antolamendua eta baliokidetasunak ezartzen dituen ekainaren 7ko 1/2024 Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera, hezkuntzako administrazio eskudunek erraztasunak emanen dituzte, ikastetxe publikoetako irakasleak ikerkuntzan aritu daitezen bultzatzeko.

Ekainaren 7ko 1/2024 Legean ezarritakoarekin bat, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak maiatzaren 11n emandako 267/2026 Ebazpenean arautzen da Nafarroako Foru Komunitateko Musikako goi-mailako ikasketetako irakasleek 2026-2027 ikasturtean ikerketa-proiektuak egiteko deialdia.

Argitara eman dira aurkezturiko proiektuen behin betiko zerrenda eta behin-behineko esleipena, proiektu bakoitzari emandako puntuazioak zehaztuta. Hala, bidezkoa da ebazpen bat onestea 2026-2027 ikasturtean ikerketa-proiektuak esleitzeko Nafarroako Foru Komunitateko Musikako goi-mailako ikasketetako irakasleei.

Aztertu da Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalak egin duen aldeko txostena, non jasotzen baita 5 puntu edo gehiago eskuratu duten proiektuen artetik puntuaziorik altuena lortu duten bi ikerketa-proiektuentzako behin betiko esleipena.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Musikako goi-mailako ikasketetako irakasle hauei esleitzea 2026-2027 ikasturterako ikerketa-proiektuak:

CLARA RICO OSÉS

GARAZI ETXEANDIA ARRONDO

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, baita zerbitzu-katalogoan dagokion fitxan ere, www.nafarroa.eus webgunean.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriora, bai eta interesdunei ere.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2026ko irailaren 30ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2612949