209. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

74/2026 FORU AGINDUA, urriaren 2koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 15eko 51/2024 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez hein batean garatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak apirilaren 15ean emandako 51/2024 Foru Aginduaren bidez, hein batean garatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez. Hartan zehazten da zer betebehar bete behar diren tributu-zorrak helbideratuta ordaintzeko, eta nola kudeatuko den ordainketa, bai erakunde laguntzaileetan irekitako kontuetan, bai laguntzaile ez diren erakundeetan irekitako kontuetan, baldin eta Eurotan Ordaintzeko Gune Bakarrean badaude.

51/2024 Foru Aginduaren eranskina hainbatetan aldatu da, banku-helbideratzea erabilgarri izanen duten zerga-ereduen zerrenda egokitzeko. Azken aldaketa martxoaren 13ko 25/2026 Foru Aginduaren bidez egin zen, eta 442 eredua (zerga osagarriaren autolikidazioa) eranskinean sartu zen.

Hala ere, zerga osagarriaren autolikidaziotik datorren tributu-zorra banku-helbideratzearen bidez ordaindu ahal izateko, beharrezkoa da zergaldiak bat egitea urte naturalarekin. Ildo horretan, foru agindu honek aldatu egiten du 51/2024 Foru Aginduaren 1.2 artikulua, 442 ereduaren alderdi hori argitzeko.

Gainera, banku-helbideratzearen bidez ordaintzea ahalbidetzen duten ereduak errazago aurkitzeko, foru aginduaren 1.3 artikuluan eredu horien zerrendarako esteka ezartzen da.

Azkenik, 1. artikuluaren 5. apartatua aldatzen da, ordainketak geroratzeko eta zatikatzeko eskaerei buruz indarrean dagoen araudia aipatzeko.

Bestalde, eranskinean zerrendatutako ereduak alfanumerikoki ordenatu dira.

Foru agindu honen bidez garatzen den erregelamendu-ahalaren erabilera bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan xedatutako erregulazio onaren printzipioekin. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 129. artikuluan ezarritako printzipio hauek betetzen dira: premia eta eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, sinpletasun eta efizientzia, eta irisgarritasuna.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 25. artikulutik eratortzen da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren eskumena, zeinak ezartzen baitu, eskudirutan egin behar den zerga-zorren ordainketa, legezko diru zein txeke bidez ez ezik, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak baimentzen dituen bestelako moduen bidez ere egiten ahal dela.

Horiek horrela, bada,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 15eko 51/2024 Foru Agindua, zeinaren bidez hein batean garatu baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez.

Aldaketa hauek egiten dira apirilaren 15eko 51/2024 Foru Aginduan:

Bat. 1. artikuluaren 2., 3. eta 5. apartatuak:

"2. Banku-helbideratzea baliatzen ahalko da foru agindu honen eranskinean adierazitako zerga-ereduetarako. S-90, 220 eta 442 ereduen kasuan, zergaldia urte naturalarekin bat badator soilik erabiltzen ahalko da banku-helbideratzea.

3. Interneteko https://www.navarra.es/eu/ogasuna helbidea eguneratuta egonen da, zerrenda batean kontsultatzeko zer zerga-eredurekin baliatzen ahal den banku-helbideratzea".

"5. Foru agindu hau aplikatuko zaie halaber geroratzeko edo zatikatzeko eskaerei, zeinak araututa baitaude azaroaren 28ko 117/2025 Foru Aginduan".

Bi. Eranskina:

Apirilaren 15eko 51/2024 Foru Aginduaren eranskina aldatzen da, eta foru agindu honen eranskina erabiliko da haren ordez.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Iruñean, 2026ko urriaren 2an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

ERANSKINA.–FORU AGINDU HONEN ARABERA ORDAINKETAK BANKUAN HELBIDERATZEA ONARTZEN DUTEN ZERGA-EREDUAK

130 eredua. "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako ordainketa zatikatuen autolikidazioa".

136 eredua. "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Zenbait loteria eta apustutako sarien gaineko karga berezia. Autolikidazioa".

150 eredua. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren autolikidazioa lekualdatutako langileentzako araubide berezian.

216 eredua. "Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Atxikipenak eta konturako sarrerak. Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak".

220 eredua. "Sozietateen gaineko zerga. Talde fiskalen tributazio-araubidea" (urtekoa). Zergaldiak urte naturalarekin bat egiten duenean.

230 eredua. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga: Zenbait loteria eta apustutako sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak. Sozietateen gaineko zerga: Zenbait loteria eta apustutako sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa".

309 eredua. "Balio erantsiaren gaineko zerga. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa".

353 eredua. "Balio erantsiaren gaineko zerga. Entitate taldea. Eredu bateratua. Hileko aitorpen-likidazioa".

366 eredua. "Hondakinak erraustearen eta hondakindegietan ezabatzearen gaineko zerga. Autolikidazioa".

410 eredua. "Kreditu-entitateetako gordailuen gaineko zergaren konturako ordainketa. Autolikidazioa".

411 eredua. "Kreditu-entitateetako gordailuen gaineko zerga. Autolikidazioa".

430 eredua. "Aseguru-primen gaineko zerga. Hileko aitorpen-likidazioa".

442 eredua. Zerga osagarriaren autolikidazioa (urtekoa). Zergaldiak urte naturalarekin bat egiten duenean.

490 eredua. "Zenbait zerbitzu digitalen gaineko zerga. Autolikidazioa".

560 eredua. "Elektrizitatearen gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa".

561 eredua. "Garagardoaren gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa".

562 eredua. "Tarteko produktuen gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa".

563 eredua. "Alkoholaren eta edari eratorrien gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa".

566 eredua. "Tabakogaien gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa".

573 eredua. Zigarreta elektronikoetarako likidoen eta tabakoarekin lotutako beste produktu batzuen gaineko zerga. Autolikidazioa.

581 eredua. "Hidrokarburoen gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa" (hilekoa).

583 eredua. "Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Autolikidazioa eta ordainketa zatikatuak".

584 eredua. "Gastatutako erregai nuklearra sortzearen gaineko zerga, eta energia nukleoelektrikoa sortzearen ondoriozko hondakin erradiaktiboen gainekoa. Autolikidazioa eta ordainketa zatikatuak".

585 eredua. "Gastatutako erregai nuklearra eta hondakin erradiaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gaineko zerga. Autolikidazioa eta ordainketa zatikatuak".

587 eredua. "Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Autolikidazioa".

588 eredua. "Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Autolikidazioa, jarduera utzi delako urtarriletik urrira".

592 eredua. "Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia. Autolikidazioa".

610 eredua. "Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga. Egintza juridiko dokumentatuak. Kreditu-erakundeek negoziatutako ordainagiri eta zor-agirien gaineko zerga eskudirutan ordaintzea".

640 eredua. "Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga. Egintza juridiko dokumentatuak. Efektu tinbredunak".

715 eredua. "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Laneko etekinei, enpresa eta lanbide batzuen jarduerei, sariei eta errenta-egozketa batzuei buruzko atxikipenak eta konturako sarrerak" (hiruhilekoa).

716 eredua. "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Kapital higigarriaren atxikipenak" (hiruhilekoa).

745 eredua. "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Laneko etekinei, enpresa eta lanbide batzuen jarduerei, sariei eta errenta-egozketa batzuei buruzko atxikipenak eta konturako sarrerak" (hilekoa).

746 eredua. "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Kapital higigarriaren atxikipenak (hilekoa). Banku kontuetako interesak" (hilekoa).

747 eredua. "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Kapital higigarriaren atxikipenak (hilekoa). Banku-kontuetako interesak eta etekin inplizituak izan ezik" (hilekoa).

748 eredua. "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Kapital higigarriaren atxikipenak (hilekoa). Etekin inplizituak" (hilekoa).

759 eredua. "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Hiri-higiezinen errentamenduei dagozkien atxikipenak" (hiruhilekoa).

760 eredua. "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta sozietateen gaineko zerga. Hiri-higiezinen errentamenduei dagozkien atxikipenak" (hilekoa).

763 eredua. Joko-jardueren gaineko zerga, urteko eta urte anitzeko jardueren kasuetan. Autolikidazioa".

780 eredua. "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Atxikipenak eta konturako sarrerak. Ondare-gehikuntzak" (hilekoa).

781 eredua. "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Atxikipenak eta konturako sarrerak. Ondare gehikuntzak" (hiruhilekoa).

785 eredua. "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Atxikipenak eta konturako sarrerak. Kapitalizazio-eragiketen eta bizitza edo elbarritasuneko aseguru-kontratuen bidez lortutako kapital higigarriko errenta edo etekinak" (hilekoa).

910 eredua. "Saltoki handien gaineko zerga. Autolikidazioa".

980 eredua. Finantza-erakunde jakin batzuen interes- eta komisio-marjinaren gaineko zerga. Autolikidazioa.

981 eredua. Finantza-erakunde jakin batzuen interes- eta komisio-marjinaren gaineko zerga. Ordainketa zatikatua.

F66 eredua. "Balio erantsiaren gaineko zerga. Hileko aitorpen-likidazioa".

F69 eredua. "Balio erantsiaren gaineko zerga. Hiruhilekoko aitorpen-likidazioa. Araubide orokorra eta erraztua".

J-10 eredua. Makina edo tresna automatikoen bidezko jokoaren gaineko zerga-tasaren aitorpen-likidazioa.

J-20 eredua. "Jokoaren gaineko zerga-tasa. Bingo-aretoak. Aitorpen-likidazioa" (hiruhilekoa).

J-50 eredua. "Zozketen, tonbolen, apustuen eta ausazko konbinazioen gaineko zerga-tasa. Apustuak. Aitorpen-likidazioa" (hiruhilekoa).

S-90 eredua. "Sozietateen gaineko zerga eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga" (urtekoa). Zergaldiak urte naturalarekin bat egiten duenean.

S-91 eredua. "Sozietateen gaineko zerga. Ordainketa zatikatua".

Iragarkiaren kodea: F2612978