208. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto teknikoen hamar plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto teknikoen hamar plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez (deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 4679/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2024ko 262. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, abenduaren 27koan), oposizioaren kalifikazio epaimahaiak honako izangai hauen aldeko izendapen proposamena aurkeztu du, haiek baitira, deialdian iragarritako plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, hautapen prozesua gainditu duten izangaietatik bete beharreko plazetan sartzen ahal direnak:

–Igoera txanda:

MANZANO CIUDAD, MAITE

–Txanda irekia:

BARBARIN GOMEZ, LIDIA

SAN MIGUEL ARTEAGA, PAULA

MERINO SALON, ELENA

EQUIZA GOÑI, MARIA CARMEN

SOROZABAL MONTOYA, JAVIER

ORTIZ LIZARRAGA, MIGUEL RAMON

LOPEZ DE IPIÑA ALDABA, MAITANE MIRARI

FERNANDEZ MARTINEZ, MONTSERRAT

PEREZ DE LARRAYA REMON, AMAYA

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2026ko urriaren 5ean.–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2613034