1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, deialdi honen lehiaketaldiko behin betiko emaitzaren aurkakoa: deialdia, batetik, Osasun Departamentuaren erakunde autonomoetan erizainen 248 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, izangaien zerrendak osatzeko, hautaproben bitartez, horrelako lanpostuan aritu daitezen, bai aldi baterako kontratazioaren bidez, bai aldi baterako barne-igoeraren bidez.
Osasuneko kontseilariaren azaroaren 13ko 351E/2024 Foru Aginduaren bidez deialdi bat onetsi zen, batetik, Osasun Departamentuaren erakunde autonomoetan erizainen 248 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, izangaien zerrendak osatzeko, hautaproben bitartez, horrelako lanpostuan aritu daitezen, bai aldi baterako kontratazioaren bidez, bai aldi baterako barne-igoeraren bidez. Bada, gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte deialdi horren lehiaketaldiko behin betiko emaitzaren aurka.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdun diren guztiei jakinarazten zaie alegazioak aurkezten ahal dituztela iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduan.
Jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2026ko urriaren 7an.–Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Beatriz Aceña Laparra.
Iragarkiaren kodea: F2613097