208. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 19a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

TAFALLAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen eraketa aldatzea

Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen buruak onartu du Vanessa Caballero García andreak, Tafallako Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko kide judizial eta Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko magistratuak, aurkeztutako uko egite justifikatua, bat etorriz Hauteskunde-araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 16.2.a) artikuluan xedatutakoarekin. Hori horrela, jendaurrean jartzen da hura ordezkatuko dela eta, horretarako, kide judizial gisa sartuko dela batzorde honetan Carlos Lasala Royo jauna, Tuterako Auzialdiko Auzitegiko magistratua, zeinak kargua onartu baitu eta karguaren jabetza hartu baitu.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, orok jakin dezan eta abian den hauteskunde-prozesuaren ondorioetarako.

Tafallan, 2026ko urriaren 14an.–Tafallako Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkaria, Silvia Iriarte Lecumberri.

Iragarkiaren kodea: J2613427