208. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

QUEILES IBARRA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2026ko irailaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa aldatzea.

Plantillan hasiera batez onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da Mankomunitatearen egoitzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Cascanten, 2026ko irailaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Arantza Ayensa Gómara.

Iragarkiaren kodea: L2612748