208. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2027ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2026ko irailaren 25ean egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2027ko plantilla organikoa.

Horrenbestez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Batasunaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitara eman, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin.

Interesdun orok aztertzen ahalko du Batasunaren bulegoetan, aipatutako epean, eta jartzen ahalko dira egokitzat jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak.

Langileen plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, baldin epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten; bestela, Batasunak hilabeteko epea izanen du horiek ebazteko.

Garinoainen, 2026ko irailaren 25ean.–Batasuneko buruaren ordezkoa, Raúl León Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2612716