2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2026ko ekitaldirako aurrekontua. Hasierako onespenaren erabakia 2026ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abuztuaren 24an.
Hona hemen Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2026ko ekitaldirako aurrekontua:
a) Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2026ko ekitaldiko aurrekontuaren barnean sartzen dira gastuak (osotara, 885.915,39 euro egiten baitute) eta diru-sarrerak (osotara 885.915,39 euro egiten baitute). Kapituluka honela dago sailkatuta:
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 48.800,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 823.615,39 euro.
7. kapitulua–Beste diru-sarrera batzuk (udalen ekarpenak/Gizarte Segurantzaren tranferentziak): 13.500,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 885.915,39 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 736.774,77 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 90.210,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.100,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 18.130,62 euro.
6. kapitulua.–Inbertsioak: 9.500,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 30.200,00 euro.
Gastuak, guztira: 885.915,39 euro.
Erriberrin, 2026ko irailaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Carmen Real Felipe.
Iragarkiaren kodea: L2612859