208. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Sunbillako Udalak, 2026ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udaleko langileen plantilla organikoa 2026. urterako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Sunbillan, 2026ko urriaren 5ean.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2612999