2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
2027rako karga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Hasierako onespena
San Adriango Udalak, 2026ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2027rako karga-tasa, tasa eta prezio publikoak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.
Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira 2027rako karga-tasa, tasa eta prezio publiko horiek.
San Adriánen, 2026ko urriaren 1ean.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2612897