208. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, 2027rako, tasa, prezio publiko eta zerga-tasetan. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2026ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, 2027rako aldatzea tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.

Jendaurrean egonen dira ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2027ko ekitaldirako tasa, prezio publiko eta zerga-tasak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2026ko urriaren 1ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2612901