208. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2027ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Orisoaingo Udalaren Kudeaketa Batzordeak, 2026ko irailaren 30ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2027rako plantilla organikoa.

Horrenbestez, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, aipatutako epean, eta jartzen ahalko dira egokitzat jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (http://orisoain.sedelectronica.es).

Langileen plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, baldin epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten; bestela, Kudeaketa Batzordeak hilabeteko epea izanen du horiek ebazteko.

Orisoainen, 2026ko irailaren 30ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Miguel Labiano Sevigné.

Iragarkiaren kodea: L2612888