2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLEXOA
2027rako zerga-tasak. Onespena
Olexoako Udalak, 2026ko irailaren 21ean egindako osoko bilkura arruntean, onetsi zituen kontribuzioen eta zergen honako karga-tasa, indize eta portzentaje hauek, 2027ko ekitaldi ekonomikorako:
–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,25eko tasa.
3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2,5eko tasa.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1eko indizea.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: batez besteko tasa, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 176. artikuluari.
Erabaki honek 2027ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta indarra izaten jarraituko du harik eta aldatzea edo indargabetzea erabakitzen den arte.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Hala ere, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Olexoan, 2026ko irailaren 30ean.–Alkate udalburua, Andoni Izarra Eraso.
Iragarkiaren kodea: L2612884