208. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLEXOA

2027ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Olexoako Udalak, 2026ko irailaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2027. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokienez, xedatuarekin.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, behin iraganda aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia.

Olexoan, 2026ko irailaren 30ean.–Alkate udalburua, Andoni Izarra Eraso.

Iragarkiaren kodea: L2612883