1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3255/2026 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 1137/2026 Ebazpenaren 5. oinarrian ezarritako kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzen duena. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ibilgailuen mantentze-lanetako teknikari-ofizialen bi plaza oposizio bidez betetzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 1137/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ibilgailuen mantentze-lanetako teknikari-ofizialen bi plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 28koan.
5.1 oinarriak ezartzen du honako hauek osatuko dutela kalifikazio epaimahaia:
–Epaimahaiburua: Francisco Javier Ojer Alonso jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezko epaimahaiburua: José Javier Boulandier Herrera jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Trafiko Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Elena Huarte Ruiz andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Ibilgailu Parkearen Ataleko burua.
Ordezko epaimahaikidea: Jesús Carrascosa Martínez jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Jokoaren eta Ikuskizunen Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Iñaki Ayesa Zubiri jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipoen Ataleko burua.
Ordezko epaimahaikidea: María Jesús Les Delgado andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Segurtasunaren Koordinazio Ataleko industria ingeniari teknikoa.
–Epaimahaikidea: Gorka Ederra Gil jauna, Langileen Batzordeko ordezkari gisa.
Ordezko epaimahaikidea: Nuria Hernández Guillén andrea, Langileen Batzordeko ordezkari gisa.
–Idazkaria: David Carabantes Bernal jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Segurtasunaren Koordinazio Ataleko burua.
Ordezko idazkaria: Clara Ros de la Huerta andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileak Garraiatzeko Zerbitzuak Kudeatu eta Koordinatzeko Bulegoko burua.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari zuzendutako idazki baten bidez, epaimahaiko idazkariak jakinarazi du kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatu behar dela, arrazoi justifikatuak direla-eta ezin dutelako jardun Langileen Batzordearen ordezkari izendatutako kide titularrak eta ordezkoak.
Hori horrela, bidezkoa da deialdi horretako 5 oinarria aldatzea, eta kalifikazio epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ibilgailuen mantentze-lanetako teknikari-ofizialen bi plaza oposizio bidez betetzeko deialdian. Hortaz, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 1137/2026 Ebazpenaren 5.1 oinarrian ezarritako osaera zuzentzen da, honako hauek osatuko baitute kalifikazio epaimahaia:
–Epaimahaiburua: Francisco Javier Ojer Alonso jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezko epaimahaiburua: José Javier Boulandier Herrera jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Trafiko Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Elena Huarte Ruiz andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Ibilgailu Parkearen Ataleko burua.
Ordezko epaimahaikidea: Jesús Carrascosa Martínez jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Jokoaren eta Ikuskizunen Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Iñaki Ayesa Zubiri jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Gai Teknikoen, Logistikaren eta Ekipoen Ataleko burua.
Ordezko epaimahaikidea: María Jesús Les Delgado andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Segurtasunaren Koordinazio Ataleko industria ingeniari teknikoa.
–Epaimahaikidea: Manuel Esteban Asurmendi jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.
Ordezko epaimahaikidea: José Paulos Vázquez jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.
–Idazkaria: David Carabantes Bernal jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Segurtasunaren Koordinazio Ataleko burua.
Ordezko idazkaria: Clara Ros de la Huerta andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileak Garraiatzeko Zerbitzuak Kudeatu eta Koordinatzeko Bulegoko burua.
2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
Iruñean, 2026ko urriaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2613040