208. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

1/2026 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Ikusi da beharrezkoa dela Baso-suteek eragindako larrialdien aurrean jarduteko udal planeko (PAMIF) lehenbiziko jarduketak hastea.

Hortaz, Txulapaingo Udalak, 2026ko irailaren 24an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

–Hasiera batez onestea aurrekontua aldatzeko 1/2026 espedientea (aparteko kreditua).

–Gastuen partida: 1360 6230000, PAMIF planeko jarduketak (12.500 euro).

–Diru-sarreren partida: 7505009, erabilera libreko funtsa (12.500 euro).

Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan, bizilagunek espedientea azter dezaten eta jar ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, horretarako 15 egun balioduneko epea izanen baitute, erabaki hau argitaratzen denetik hasita. Hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan). Erabaki hau behin betikotzat joko da zuzenean, erreklamaziorik ez bada aurkezten jendaurreko epean.

Markalainen (Txulapain), 2026ko irailaren 30ean.–Alkatea, Francisco Javier Sarasa Munarriz.

Iragarkiaren kodea: L2612903