2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZKUEKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Izkueko Kontzejuko Batzarrak, 2026ko uztailaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Aurrekontua jendaurrean egonen da idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Izkuen, 2026ko irailaren 28an.–Kontzejuko burua, Alberto del Castillo Artazcoz.
Iragarkiaren kodea: L2612785