2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
2027rako zerga-tasak. Hasierako onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2026ko urriaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2027tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize eta koefizienteak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin, zehazki, 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkeztu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua.
Oltza zendean, 2026ko urriaren 2an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2612971