208. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa 2028rako. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2026ko urriaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa 2028rako.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 13. artikuluekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta hurrengoekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkeztu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua.

Oltza zendean, 2026ko urriaren 2an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2612969