2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
2027rako ordenantza fiskalak eta karga-tasak. Hasierako onespena
Caparrosoko Udalak, 2026ko irailaren 24an egin bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tributu bidezko diru-sarreren gainean eta prezio publikoen gainean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen:
Lehenbizikoa.–Nahitaez ordainarazi beharreko zergak. Hasiera batez onesten dira ondoren zehazten diren karga-tasak, koefizienteak eta indizeak, Udalak nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez. 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute indarra.
Bigarrena.–Hasiera batez onesten da aldaketa egitea Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.
Hirugarrena.–2027ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten gainerako tasen eta prezio publikoen tarifen eta kuoten zenbatekoak onesten dira; ez dira haziko.
Laugarrena.–Atzeratzen da honako hauengatik 2027an ordainduko diren tasen gainean hartu beharreko erabakia: "José Ramón Zalduendo" zahar-egoitzako zerbitzuak eta udal-hilerriko zerbitzuak. Hortaz, bi zerbitzuetako gaur egungo tasek indarrean jarraituko dute, harik eta aldatzen diren arte.
Bosgarrena.–Zerga-tasak, prezioak, tasak eta ordenantza fiskalen aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek udal bulegoetan espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsirik geldituko dira zerga-tasak, prezioak, tasak eta ordenantza fiskalen aldaketak, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Jendaurrean dauden bitartean ordenantza fiskalen edo tipo, tasa edo prezioen aldaketa zehatzen aurka aurkezten diren erreklamazio eta alegazioen kasuan, osoko bilkurak behin betiko onespena eman beharko die aldaketa eta tasa horiei. Horrek, dena den, ez dio eraginen espedientearen gainerako tramitazioari, behin betiko onartutzat joko baita berariazko akordiorik behar izan gabe.
Seigarrena.–Erabaki honetan jasotako zenbateko eta prezio guztiek 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko dute indarra, aurreko izapideak betetakoan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Caparroson, 2026ko irailaren 25ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2612714