Iragarkia
208. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 19a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3186/2026 EBAZPENA, irailaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludunen bi plaza oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.
Abenduaren 27ko 115/2024 Foru Dekretuaren bidez (2024ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), 2024ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, 2024ra luzatutako Estatuko 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, goi mailako tituludunen plaza huts batzuk sartu ziren, A mailakoak.
Orobat, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1280/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludunen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak irailaren 28an emandako 3159/2026 Ebazpenaren bidez, bukaera eman zitzaion Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludunen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko antolaketako goi mailako tituludunen bi plaza betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Plazak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Deialdi bat eta haren oinarriak onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludunen bi plaza betetzeko, sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez.
2. Deialdiaren testua onestea; ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko irailaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
ERANSKINA.–GOI MAILAKO TITULUDUNEN BI PLAZA OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA
Hona hemen deialdiaren,
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako teknikarien bi plaza betetzea, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak, sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez. II. eranskinean zerrendatuta daude plaza horiek.
1.2. Bi plaza huts horiek txanda hauetan banatuko dira:
–Plaza bat txanda irekian.
–Plaza bat igoera txandan.
1.3. Igoera txandako plaza hutsen bat bete gabe geldituz gero izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.
Bestalde, igoera txandako plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.
Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko berariazko baldintzak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.
2.–Baldintzak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharreko baldintzak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.
Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea. 65 urtekoa da adin hori.
Dena dela, enplegu publikoan sartzen utziko zaie 65 urte bete dutenei, baldin eta ez badute osatu beren gizarte-aurreikuspeneko sisteman erretiro-saria jasotzeko eskubidea sortzeko ezarritako gabealdia, edo baldin eta ez badituzte osatu pentsioa osorik kobratzeko beharrezkoak diren kotizazio urteak.
c) Unibertsitate titulu hauetako bat izatea: gradua, lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura, edo horien baliokidetzat jotzen den beste titulu bat. Bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu horietako bat lortzeko moduan izatea.
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, eduki beharko dira baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak, kasuan kasukoa. Baldintza hori ez zaie izangaiei aplikatuko baldin beren lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu badute Europar Batasuneko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.
2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko baldintzak:
Txanda honetako izangaiek honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak egiten ari bada –langile finko edo aldi baterako langile gisa– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute igoera txandan, hartan parte hartzeko gainerako baldintzak betetzen badituzte.
b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.
2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako berariazko baldintzak:
Desgaitasuna duten izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren baldintzak betetzeaz gain, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.
2.1.4. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako berariazko baldintzak:
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, 2.1.1 atalean aipatzen diren baldintzak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima gisa aitortuak izan beharko dute.
2.1.5. Baldin eta 5432 zenbakia duen plaza eskuratu nahi bada, beharrezkoa izanen da ingeleseko B1 maila eta frantseseko B2 maila egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.
Era berean, 10363 zenbakia duen plaza eskuratu nahi bada, beharrezkoa izanen da ingeleseko C1 maila eta frantseseko B1 maila egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.
2.2. Baldintza horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.
2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek.
3.–Eskabideak, tasak eta dokumentazioa.
3.1. Eskabideak aurkezteko epea.
Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskabideak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, nabigazio bide honi jarraituz: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa "Herritarrentzako lan deialdiak" atalaren barnean, deialdi honi dagokion fitxan, hain zuzen.
%33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan edo bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskabidea aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
41,60 euroko tasa ordaindu behar da, funtzio publikoan sartzeko eta gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik.
Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskabidea formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.
Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.
b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, aurkeztu beharko du kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiria, eta bertan agertu behar da zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.
Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.
Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Eskabidea online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:
Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute, eta ez badute baimenik ematen langabezia egoera kontsultatzeko, kasu horretan bakarrik, aurkeztu beharko dute kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.
Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek deialdi honen 2.1.2 atalean jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.
Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori frogatu beharko dute organo eskudunak emandako ziurtagiriaren bidez, edo, bestela, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non egiaztatuko baita organo eskudun horri eskatu diotela %33ko edo hortik gorako desgaitasunaren aitorpena.
Hala ere, azken kasu horretan, deialdi honetan plaza hutsak aukeratzeko ezarritako epea ireki baino lehen lortu beharko da aitorpen hori, modu frogagarrian. Bestela, interesdunak galdu eginen ditu %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonentzako erreserba txandaren bidez parte hartzeari loturiko eskubide guztiak.
Lau.–%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan, komenigarritzat jotzen dituzten agiriak aurkezten ahalko dituzte egokitzapenak justifikatzeko.
Bost.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori frogatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako administrazio publiko eskudunaren harrera zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atarian dagoen deialdiaren web-fitxan argitaratzeko.
Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozesuaren barneko ondorengo jarduketetan ere, gezurrezko izen bat erabiliko da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, deusetan galarazi gabe publikotasun eta gardentasun printzipioak aplikatzea.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko, eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Epe hori zenbatzen hasiko da behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.
4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratzeko.
4.4. Ez da itzuliko funtzio publikora sartzeko eta gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa, baldin eta izangaiak bazter gelditzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.
4.5. Izangai onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko agiriak aztertzen direnean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Silvia Ojer Torres andrea, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Europako Proiektuen Bulegoaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Ordezko epaimahaiburua: Miren Ausín Lecuna andrea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Iñaki Xabier Martínez de Vírgala Lusarreta jauna, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuko zuzendaria.
–Ordezko epaimahaikidea: María Arantzazu Fuentetaja González andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: José Ignacio Zabalza Valencia jauna, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Europar Erakundeekiko Prozeduretarako Laguntza Teknikoaren Ataleko burua.
–Ordezko epaimahaikidea: Francisco Javier Lizarbe Chocarro jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
–Epaimahaikidea: Langileen Batzordea ordezkatzeko izendatutako pertsona bat.
–Ordezko epaimahaikidea: Langileen Batzordea ordezkatzeko izendatutako pertsona bat.
–Idazkaria: María Pilar Zapico Revuelta andrea, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko idazkari tekniko nagusia.
–Ordezko idazkaria: Pedro Luis Bados Otazu jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Hautapen Prozesuetako, Lanpostuak Betetzeko eta Administrazio Egoeretako Ataleko burua.
5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, baldin gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez badago.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.
5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizioa nola eginen den.
6.1. Oposizioa 2027ko martxotik aurrera hasiko da.
Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin emanen ditu argitara hurrengo probetako deiak, deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan. Bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, eta adieraziko du oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten diren gai-zerrendako gaiei buruzkoak izanen dira galderak.
Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
Hautaprobak egiteko behar diren eta posible diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat duten izangaientzat, eskaeran hala eskatzen badute.
6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:
6.3.1. Lehenbiziko proba:
Teorikoa izanen da. Gehienez ere test motako 80 galderari erantzun beharko zaie, idatziz, deialdi honen I. eranskinean ageri den gai-zerrendako edukiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera emanen dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.
Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora dagoen proba hau egiteko.
Lehenbiziko proba honetan gehienez 30 puntu lor daitezke.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egiteko ezin da erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza.
6.3.2. Bigarren proba:
Teorikoa izanen da, eta 20 galdera motz erantzun beharko dira, epaimahaiak deialdi honen I. eranskineko gai-zerrendako II. zatiko gaiei buruz jarriko dituenak.
Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora dagoen proba hau egiteko.
Bigarren proba honetan gehienez 40 puntu lor daitezke. Bazterturik geldituko dira proba honetan 20 puntu gutxienez lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egiteko ezin da erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza.
6.3.3. Hirugarren proba:
Teoriko-praktikoa izanen da. Proba honetan, bi txosten idatzi beharko dira epaimahaiak planteatutako kasu praktikoen gainean, zeinak deialdi honetako I. eranskineko gai-zerrendako gaiekin lotuak eta lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko behar diren ezagutzei buruzkoak izanen baitira.
Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora izanen den gehienez ere proba hau egiteko.
Hirugarren proban 30 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Kasu bakoitzean gehienez 15 puntu eman daitezke. Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
6.4. Bigarren eta hirugarren probak gutun-azal itxien sistemaren bidez eginen dira.
6.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.
7.–Gainditu dutenen zerrenda.
7.1. Hautaprobak bukaturik, oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, baldintzak betetzen diren egiaztatu eta plaza hutsak hautatzeko izapideak egin daitezen.
7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehenengo proban eta bigarrenean lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.
7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak segitzen badu, kalifikazio epaimahaiak zozketa bakar bat eginen du berdinketa hausteko. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duenaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.
8.–Betebeharrak frogatzea eta plaza hutsak hautatzea.
8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea zabalduko du izangaiek baldintza hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:
a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.
b) Ingelesaren eta frantsesaren jakite-maila egiaztatzen duten tituluak edo ziurtagiriak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek zerrendatu dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.
8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak plaza hutsak hautatzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez hauta daitezkeen plaza hutsen zerrenda eta hautaketara deitutako izangaien zerrenda (plaza hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe duten plaza hutsak hautatzeko.
Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.
Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera jakinaraziko dute.
8.3. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute, gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.
Balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz, ziurtagiri bat, adierazten duena desgaitasun aitortua bateragarria dela deialdiko lanpostuarekin. Ziurtagiri hori espedienteari erantsiko zaio.
Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza huts batean edo bestean jarduteko, plazen hautaketa hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.
Era berean, hautaprobak gainditu eta genero-indarkeriaren biktima direla frogatzen duten emakumezko izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak hautatzeko, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena.
Hautaprobak igoera txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren plaza hutsak aukeratzeko, txanda irekiko izangaien aurretik, baina kontuan hartuta, betiere, desgaitasuna dutela egiaztatzen duten izangaientzat eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumeentzat ezarritako salbuespena.
9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Behin plaza hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko plazetan sartzen ahal direnak.
Izendapen proposamen hori deialdiaren fitxan argitaratuko da, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.
9.2. Proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, izendapen proposamena Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean:
A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:
a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide batena.
b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzeko interesdunak betetzen dituela lanpostuko berezko eginkizunetan aritzeko beharrezkoak diren baldintza psikofisikoak.
c) Zinpeko adierazpena edo adierazpen solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.
B.–Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jatorrizko administrazioan jardunean daudela, edo borondatezko eszedentzian daudela eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.
C.–2.1.1.b) oinarrian adierazitako ondorioetarako, Gizarte Segurantzak edo organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.
9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak, eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.
9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. oinarrian aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du hutsunea, baldin eta hutsik geratu den plazaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.
9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak beste agiriren bat behar izanez gero bere eskudantziak erabiltzeko, proposaturiko izangaiari eskatuko dio, eta hark agiri hori aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan.
9.6. Ezarritako prozeduraren arabera plaza epe barruan eta behar bezala hautatzen ez bada, hautapen prozesuari uko egiten bazaio, deialdian plaza betetzeko ezarritako betebeharrak betetzen ez badira edo eskatutako dokumentazioa ezarritako prozeduraren arabera epe barruan eta behar bezala aurkezten ez bada, plaza hutsen hautaketaren emaitza ez da aldatuko.
Administrazioko organo eskudunak gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea.
10.–Izendapena, plaza hutsen esleipena eta jabetza hartzea.
10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko, eta plaza hutsak esleituko dizkie.
10.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aplikatuz, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).
10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute plazaz, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.
Aipatutako epean izangairen bat plazaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.
10.4. Baldin eta funtzionario izaera eskuratzen duten izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, lanpostuan batere aritu gabe eta haiek eskatuta, hutsik gelditzen den plaza ere beteko da deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritako moduan.
10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko plazak.
11.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, deialdiaren fitxan argitara emanen da, Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus), proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere.
12.–Administrazio Erroaren eremuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.
12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta plazarik lortzen ez duten izangaiekin:
a) Hautapen prozesua gainditu arren, plaza lortu ez duten izangaien zerrenda.
b) Hautapen prozesua gainditu ez duten izangaien zerrenda.
12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren plaza lortu ez duten izangaien zerrenda, eta, bestetik, prozesua gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.
Berdinketarik gertatzen bada, deialdi honetan ezarritako irizpideak aplikatuko dira hura ebazteko.
12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 814/2010 Foru Agindua, abenduaren 31koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.
Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.
Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei aitortzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.
13.–Errekurtsoak.
Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
I. zatia.
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Atariko titulua. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.
2. gaia.–Estatuaren lurralde antolaketa. Autonomia erkidegoak. Autonomia estatutuak. Eskumenen banaketa Estatuaren eta autonomia erkidegoen artean. Estatuak autonomia erkidegoen gainean duen kontrola.
3. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Egitura. Atariko titulua eta III. titulua.
4. gaia.–Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak. Historikoak, instituzionalak, legegintzakoak, betearazleak eta eskualdatuak, eskuordetuak edo esleituak.
5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak.
6. gaia.–Nafarroako Kontuen Ganbera. Antolaketa eta eskumenak. Erresumako Kontuen Auzitegiarekin dituen harremanak.
7. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko kontsulta organoak: izaera, motak, ezaugarriak eta eginkizunak. Nafarroako Kontseilua: osaera, antolamendua, ahalmenak eta funtzionamendua.
8. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa. Sorrera eta justifikazioa. Erakundearen izaera. Hautatzea, kargua uztea eta ordeztea. Prerrogatibak eta bateraezintasunak.
9. gaia.–Nafarroako toki entitateak. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak toki administrazioaren arloan. Toki entitateen antolaketa eta administrazioa. Ondasunak. Udal zergak. Toki entitateek Nafarroako zergetan duten parte-hartzea.
10. gaia.–Nafarroako toki entitateen funtzionamendu araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea. Nafarroako toki entitateen jarduketen prozedura eta araubide juridikoa. Toki entitateen jarduketen aurkaratzea eta kontrola. Nafarroako Administrazio Auzitegia.
11. gaia.–14/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzkoa: Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.
12. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Gobernuaren lege mailako xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu ahala.
13. gaia.–Administrazioaren zehapen ahala. Printzipio orokorrak. Zehapen prozedura. Erreferentzia berezia lege honi: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.
14. gaia.–Administrazio publikoaren ondare-erantzukizuna. Erreferentzia berezia lege honi: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.
15. gaia.–Zerbitzu publikoa. Zerbitzu publikoak kudeatzeko moduak. Zuzeneko kudeaketa. Sozietate publikoak. Fundazio publikoak.
16. gaia.–Legegintzako ekimena. Foru legeak. Izaera eta motak. Legegintzako prozedura. Legegintzako foru dekretuak. Tributu-harmonizaziorako legegintzako foru dekretuak.
17. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. Administrazio publikoetako organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.
18. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren betebeharrak izapidetze elektronikoaren arloan".
19. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: Prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak.
20. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Administrazio egintzak: Administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.
21. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.
22. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.
23. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: Aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.
24. gaia.–Nafarroako ondarea. Kontzeptua eta sailkapena. Ondarea kudeatzeko printzipioak. Eskuratzea, besterentzea eta lagatzea. Ondarea babestu eta defendatzea. Afektazioa, jabari publikoko ondasunen aldaketa eta atxikipena. Jabari publikoa. Jabari pribatua. Enpresa-ondare publikoa.
25. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Aplikazio eremua. Xedapen komunak. Dirulaguntzak emateko prozedurak. Itzulketa, jarraipena eta kontrola.
26. gaia.–12/2019 Foru Legea, martxoaren 22koa, Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzkoa.
27. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: IV. titulua: Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa.
28. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.
29. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: Xedapen orokorrak. Datu-babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.
30. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: Berdintasun-printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.
31. gaia.–Irisgarritasuna foru araudian. 31/2022 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoa: VII. titulua, Irisgarritasunari buruzko xedapen espezifikoak.
32. gaia.–172/2004 Foru Dekretua, apirilaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntzarako bekak emateko araubide orokorra ezartzen duena.
II. zatia.
1. gaia.–Europar Batasuna: zer den, historia, egungo estatu kideak eta haien sarrera urtea.
2. gaia.–Euroa, EBko moneta ofiziala: zer den, historia, "eurogunea" osatzen duten herrialdeak.
3. gaia.–EBko hizkuntza araubidea: 1. erregelamendua, Europako Ekonomia Erkidegoko hizkuntza araubidea ezartzen duena. Egungo 24 hizkuntza ofizialak.
4. gaia.–Europar Batasunak gazteentzat dituen ekimenak: Europako Elkartasun Kidegoa, #DiscoverEU, Erasmus+, European Youth Week, #EUYouthDialogue, Eures.
5. gaia.–Europar Batasunaren prozesua. Aurrekariak, helburuak eta izaera juridikoa. Europar Batasuneko zuzenbide jatorrizkoa: eratzeko eta aldatzeko itunak. Europar Batasuneko zuzenbide eratorria: erregelamenduak, zuzentarauak eta bestelako iturburuak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta Europar Batasuneko estatuen antolamendu juridikoaren arteko harremanak.
6. gaia.–Europar Batasunaren antolamendua (I). Kontseilu Europarra. Europako Batzordea. Europar Batasuneko Kontseilua.
7. gaia.–Europar Batasunaren antolamendua (II): Europako Parlamentua. Europar Batasuneko Justizia Auzitegia.
8. gaia.–Europar Batasunaren antolamendua (III): Europar Batasuneko beste erakunde batzuk. Kontuen Auzitegia. Ekonomia eta Gizarte Lantaldea. Eskualdeetako Lantaldea. Europako Banku Zentrala. Europako Inbertsio Bankua. Europako Arartekoa.
9. gaia.–Europar Batasuneko herritarren eskubide eta askatasunak: Europako herritartasuna. Europar Batasuneko barne merkatua: printzipio orokorrak. Salgaien eta kapitalen zirkulazio askea. Kokatzeko askatasuna eta zerbitzuak aske ematea. Langileen zirkulazio askea.
10. gaia.–Europar Batasunaren finantzaketa. Ezaugarri orokorrak. Urte anitzeko finantza esparruak. Europar Batasuneko diru-sarrerak eta gastuak. Europar Batasuneko aurrekontua. Aurrekontuaren exekuzioa eta kontrola.
11. gaia.–Estatu laguntzak (I): Estatu laguntzen kontzeptua. Estatu laguntza definitzen duten elementuak. Estatu laguntzen bateraezintasunaren salbuespenak. Kontseiluaren 2015/1589 (EB) Erregelamendua, 2015eko uztailaren 13koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 108. artikulua aplikatzeko arau zehatzak ezartzen dituena: Estatu laguntzak jakinarazteko prozedura. Horien kontrola Europar Batasunaren aldetik: legez kanpoko laguntzei aplikatu beharreko prozedura.
12. gaia.–Estatu laguntzak (II): Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamendua, 2014ko ekainaren 17koa, zenbait laguntza kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituena, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz: aplikazio eremua eta arau komunak.
13. gaia.–Estatu laguntzak (III): Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamendua, 2023ko abenduaren 13koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa: aplikazio eremua, laguntzak, metaketa, jarraipena eta jakinarazpena.
14. gaia.–Ekonomia, gizarte eta lurralde kohesioa: testuingurua eta helburuak. Europar Batasuneko eskualde politika. Europako egitura funtsak eta inbertsio funtsak (I): Europako Gizarte Funtsa; Eskualde Garapeneko Europako Funtsa; Kohesio Funtsa.
15. gaia.–Ekonomia, gizarte eta lurralde kohesioa: testuingurua eta helburuak. Europar Batasuneko eskualde politika. Europako egitura funtsak eta inbertsio funtsak (II): Europako Itsas Funtsa, Bidezko Trantsiziorako Funtsa.
16. gaia.–Europako Itun Berdea: haren politika eraldatzaileen konfigurazioa.
17. gaia.–Nekazaritza Politika Erkidea (NPE): Nekazaritza Politika Erkidearen tresnak eta erreformak. Zuzeneko ordainketak. Landa garapena eta NPE.
18. gaia.–Europar Batasunaren atzerri eta segurtasun politika erkidea. Europako askatasun, segurtasun eta justizia esparrua. Atzerri Ekintzako Zerbitzu Europarra.
19. gaia.–Next Generation EU funtsak eta horien inplementazioa Nafarroan.
20. gaia.–Komitologia eta 2026-2029 aldian Nafarroak Europako Batzordeko komiteetan izandako parte-hartzea.
21. gaia.–25/2014 Legea, azaroaren 27koa, Nazioarteko Tratatu eta Akordioena. 1317/1997 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa, autonomia erkidegoek eta toki entitateek atzerriko lurralde entitateekin mugaz gaindiko lankidetzarako sinatzen dituzten hitzarmenen berri Estatuko Administrazio Orokorrari emateari eta haien argitalpen ofizialari buruzkoa. Baionako eta Valentziako tratatuak.
22. gaia.–Nafarroako Gobernuaren Kanpo Ekintzako II. Plana (2025-2028): 2. kapitulua: 2021-2024 aldiko Kanpo Ekintzako Planaren balorazioa.
23. gaia.–Nafarroako Gobernuaren Kanpo Ekintzako II. Plana (2025-2028): 4. eta 5. kapituluak: helburuak, ardatz estrategikoak, jarduera ildoak.
24. gaia.–Nafarroako Gobernuaren Kanpo Ekintzako II. Plana (2025-2028): 6. eta 7. kapituluak: gobernantza, jarraipena eta adierazleak.
25. gaia.–239/2023 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena: III. kapitulua: "Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia".
26. gaia.–Nafarroako Gobernuak Bruselan duen Europar Batasuneko Bulego Iraunkorra: historia, azaroaren 15eko 239/2023 Foru Dekretuaren arabera gaur egun dituen eginkizunak.
27. gaia.–Europako Batzordearen 7 lehentasunak 2024-2029 agintaldirako.
28. gaia.–Europako Batzordearen urteko lan planak. 2026ko lan planaren helburu nagusiak.
29. gaia.–Europar Batasunaren finantza unibertsoa. #NavarreInEurope 2021-2027: zer da, "headings" edo "errubrikak" eta horietako bakoitzaren helburuak. Horiek osatzen dituzten programa nagusiak.
30. gaia.–Europako Batzordearen "Funding & Tenders Portal" ataria: atalak, funtzionalitateak.
31. gaia.–Europako Batzordeko agentzia exekutiboak: zer zeregin betetzen dituzten, egitura, egungo 6 agentziak.
32. gaia.–Espainiak Europar Batasunean duen Ordezkaritza Iraunkorra: zer den, misioa, osaera, funtzionamendua.
33. gaia.–Europako Eskualdeetako Ikerketa eta Berrikuntza Sarea: kontzeptu orokorra, 13 lantaldeak eta xedeak.
34. gaia.–2/1997 Legea, martxoaren 13koa, Europako Erkidegoen gaineko Aferetarako Konferentzia arautzen duena (egun, Europar Batasunaren gaineko Aferetarako Konferentzia deiturikoa): definizioa, osaera, eginkizunak.
35. gaia.–Europako Itsas Eskualde Periferikoen Konferentziako Arku Atlantikoaren Batzordea: zer den, helburuak, erabaki organoak (lehendakaritza, Batzar Nagusia, Zuzendaritza Politikoko Taldea), zer eskualdek osatzen duten.
36. gaia.–Europako elkarte edo lankidetzak Horizonte Europan: zer diren, motak, arlo tematikoak.
37. gaia.–Europako lurralde lankidetzarako funtsak (Interreg) (https://eur-lex.europa.eu/ES/legal-content/summary/interreg-supporting-cooperation-across-borders-2021-2027.html): helburuak, egitura; honako programa hauei buruzko kontzeptu orokorrak: Interreg Poctefa; Interreg Sudoe; Interreg Atlantic; Interreg Europe.
38. gaia.–Horizon Europe 2021-2027 programa (https://www.horizonteeuropa.es/que-es): helburuak, zutabeak.
39. gaia.–Erasmus+ programa (https://erasmus-plus.ec.europa.eu/es/programme-guide/part-a): helburuak, egitura.
40. gaia.–Life programa (https://cinea.ec.europa.eu/programmes/life_en#about) helburu orokorra, erakunde kudeatzailea, 4 azpiprogramak eta horietako bakoitzaren helburuak.
41. gaia.–Merkatu Bakarrari buruzko programa (Single Market Programme: https://commission.europa.eu/funding-and-tenders/managing-your-project/managing-your-project-under-grant-agreement_es): helburu orokorra, 6 helburu espezifikoak.
42. gaia.–Europa Digitala programa: helburuak, funtsezko jarduketa eremuak, Berrikuntza Digitaleko Europako Zentroen Sarea (EDIH).
43. gaia.–Osasunerako Europar Batasuna: helburuak, funtsezko neurriak. Osasun Datuen Europako Esparrua.
44. gaia.–Grant Agreement delakoa (dirulaguntza akordioa) Europako proiektuetan.
45. gaia.–Consortium Agreement delakoa (partzuergo akordioa) Europako proiektuetan.
46. gaia.–3/2023 Foru Legea, otsailaren 22koa, Kanpoko Nafar Herritarrekiko Harremanei buruzkoa.
47. gaia.–90/2024 Foru Dekretua, urriaren 16koa, Nafar Komunitateen Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena, eta komunitate horiek aitortzeko eta ofizialki erregistratzeko prozedura ezartzen duena.
48. gaia.–Kanpoan Bizi diren Nafarrentzako Estrategia, Nafarroako Gobernuak 2019ko martxoaren 27ko Erabakiaren bidez onetsia.
49. gaia.–40/2006 Legea, abenduaren 14koa, Kanpoko Herritar Espainiarren Estatutuari buruzkoa: Atariko titulua eta I. titulua.
50. gaia.–40/2006 Legea, abenduaren 14koa, Kanpoko Herritar Espainiarren Estatutuari buruzkoa: II. eta III. tituluak.
51. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2025/925 (EB) Erregelamendua, 2025eko maiatzaren 7koa, mugaldeko eskualdeen garapenerako eta hazkunderako tresna bati buruzkoa (BRIDGEforEU).
52. gaia.–Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen 2021-2027 Plan Estrategikoa: 2021-2027 Plan Estrategikoaren egitura. 1. ardatza, "Euroeskualdeko hiritartasuna". 2. ardatza, "Garapen adimenduna, lehiakorra, inklusiboa eta jasangarria".
53. gaia.–Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen 2021-2027 Plan Estrategikoa: 3. ardatza, "Lurraldearen jasangarritasuna eta kohesioa". 4. ardatza, "Mugaz gaindiko gobernantza". 5. ardatza, "Euroeskualdearen kudeaketa aurreratua".
54. gaia.–Euroeskualdeko Unibertsitateen Lankidetzarako Estrategia, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearena: Unibertsitateen Lankidetzarako Estrategiaren eskema. Jarduketa ildoak eta ekintzak.
55. gaia.–Pirinioetako Lan Elkartea. Historia eta lurraldea, misioa eta antolaketa, lehendakaritza, lurraldeak, POCTEFAren Kudeaketa Agintaritza.
56. gaia.–Espainiako Erresuma-Nafarroako Gobernua eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuaren arteko mugaz haraindiko lankidetza hitzarmena.
57. gaia.–Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra lurralde lankidetzarako programa (POCTEFA 2021-2027): "1-Programaren estrategia: erronka nagusiak garapenaren eta erantzun politiken arloan".
58. gaia.–Nafarroako EGEF 2021-2027 programa: "1. Programaren estrategia: erronka nagusiak eta erantzun estrategikoak. 1. taula".
II. ERANSKINA.–GOI MAILAKO TITULUDUNEN PLAZA HUTSAK
PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN | ARAUBIDE | HERRIA | SEXU-DELITUEN ZIURTAG. | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
5432 | MEMORIA ETA BIZIKIDETZAKO, KANPO EKINTZAKO ETA EUSKARAKO DEPARTAMENTUA | KANPO EKINTZARAKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | FRANTSESA B2-INGELESA B1 | ||
10363 | MEMORIA ETA BIZIKIDETZAKO, KANPO EKINTZAKO ETA EUSKARAKO DEPARTAMENTUA | KANPO EKINTZARAKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | BRUSELA | INGELESA C1-FRANTSESA B1 |
Iragarkiaren kodea: F2612858
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
