2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEIRE
Lehen aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Beireko Udalak, 2026ko irailaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen lehen aldaketa 2026ko plantilla organikoan.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Beiren, 2026ko irailaren 21ean.–Alkatea, María Pilar Sánchez Ongay.
Iragarkiaren kodea: L2612727