208. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

2027rako karga-tasak. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2026ko irailaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, 2027ko ekitaldirako karga-tasak hasiera batez onestea erabaki zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat, erabakia jendaurrean paratuko da, aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-oholean iragarrita. Horretarako, hogeita hamar egun balioduneko epea izanen dute, gutxienez, auzotar eta interesdun legitimoek espedientea aztertzeko eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egiteko.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Baztanen, 2026ko irailaren 24an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2612816