208. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2026ko lan publikoaren eskaintza

Alkatetzak 2026ko urriaren 7an emandako 31/2026 Ebazpenaren bidez, 2026rako lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Honako plaza hauek eskaintzen dira:

Familia-langileen bi plaza, D mailakoak, lan-araubide finkoan (%50), Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko, Etxeko Laguntza Zerbitzuaren Programari atxikita.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie ezen, administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen horren aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Los Arcosen, 2026ko urriaren 7an.–Mankomunitateko burua, Eduardo García de Galdiano Baños.

Iragarkiaren kodea: L2613094